Featured image

Analisi forentsea ingurune korporatiboetan eta DFIRa: aurreratua (online)

Tailer honek ezagutza aurreratuak erakusten ditu analisi forentse bat egiteko ingurune korporatiboan, Active Directory baten barruan eta sare korporatiboa osatzen duten makinetan: ebidentziak biltzea, informazioa zer iturritatik jaso, ekitaldien kudeaketa, etab. Trebakuntza osatzeko, lantegia egiteko orduen zati bat DFIR (digital forensic & incident response) delakorako izango dira, analisi forentse digitala egiteko eta gorabeheren aurrean zer erantzun dagoen ikusteko.

Hiru saiok osatzen dute tailer hau. Saio bakoitzak 3 ordu iraungo du.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Honako hauei zuzenduta dago

Tailerra enpresa industrialetako informazio-sistemetako profesionentzat da nagusiki, bai arduradunentzat, bai profil teknikoa duten profesionalentzat.

 

Baldintzak

Tailerra behar bezala egiteko, beharrezkoa da sistema eragileei eta sareei buruzko ezagutzak izatea.

 

Egitaraua

  1. Laborategia prestatzea
  2. Analisi forentsea ingurune korporatiboan
    • Metodologia
    • Active Directory
    • Linux sistemak
  3. 3. DFIRa
    • Metodologia
    • Aplikazioa ingurune korporatiboan
    • Ebidentziak biltzea
    • Egoera posibleak
    • Kasuak eta adibideak. Praktika

 

Hizlaria

Jordi Ubach (Osane Consulting). Elektronika industrialeko ingeniaria da. Kontrol industrialeko sistemetan espezializatuta dagoen zeibersegurtasuneko aholkularia da. UCLM unibertsitateak eskaintzen duen Zibersegurtasun Masterreko irakaslea da. Perito judizial informatikoa da. Hainbat ekitalditan eman ditu hitzaldiak: RootedCON, Navaja Negra, Owasp...

 

banner

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»