Featured image

Adimen artifiziala ezartzea zerbitzu eta/edo irtenbide komertzialetan (online)

Enpresak teknologia berriak erabiltzeko eraldaketa- eta digitalizazio-prozesuan murgilduta daude, horren bidez, lehiakortasunari eusteko eta eskaintzen dituzten produktuak/zerbitzuak etengabe hobetzeko. Adimen artifiziala aldaketa horren buru da neurri handi batean, sektore askotan dituen abantailak direla eta, hala nola: fabrikazioan, logistikan, kimikan, farmazian, elikaduran, finantzetan...

Adimen artifizialak eredu prediktiboen hainbat teknika biltzen ditu (Machine Learning, Deep Learning, Ikuspegi Artifiziala, Ikaskuntza Indartua, Klusterizazioa...), zeinek prozesuen bidez datu-multzo handietan patroiak aurkitzen dituzten, datuak informazio ulergarri eta erabilgarri bihurtzeko, sistema bat hobetzeko baliatu daitezkeenak.

Enpresen jardueraren ardatza informazioa eraldatzea da; modu horretan, hirugarrenei balio handiagoa eskaini ahal izateko. Transformazio-prozesuek adimen artifizialeko sistemak datu historikoen bidez ikasteko gai diren esperientzia eta ezagutza eskatzen dute.

Gaur egun, Euskadin, adimen artifizialeko proiektuak gero eta gehiago inplementatzen diren teknologia berri horien aldeko mugimendua dago. Adimen artifizialeko proiektu bat arrakastaz egin ahal izateko, jarraibide batzuk bete behar dira, enpresari lehiakortasunean eman diezaiokeen balioa aurkitu ahal izateko. Proiektu bat hasieratik amaierara nola definitu eta beste enpresa batzuek teknika horiek nola inplementatzen dituzten ikusteak enpresa batentzat interesgarriak izan daitezkeen proiektu posibleen ikuspegi argia ematen du. Horregatik, adimen artifiziala erabiltzen duten hainbat sektoretako kasuak deskribatuko dira, teknologia mota hori osatzen duten enpresen esperientziarekin batera. SPRIk, “Adimen Artifizial Aplikatua” izeneko programaren bidez, mota horretako proiektuak sustatu eta lagundu nahi ditu. Proiektu horiek jardunaldiaren amaieran deskribatuko dira, EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
 

Jardunaldia online izango da, ZOOM bideokonferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua.

 

Nori zuzendua

Egoerak kalkulatu/aurreikusi/antzeman behar dituzten sistemak dituzten profesionalak
Adimen artifizialeko prozesuen bidez, besteak beste, eragiketa-prozesuak hobetu, kudeaketa hobetu, salmentak areagotu eta mantentze-lan prediktiboak egin ditzaketen industria-sektoreak.


Programa

  • Adimen artifizialeko algoritmia: Machine learning, deep learning, ikuspegi artifiziala eta beste batzuk.
  • Adimen artifizialean oinarritutako merkataritza-irtenbideak edo/eta zerbitzuetan aplikatzeko proiektuak.
  • Industrian adimen artifizialaren proiektu bat definitu, planifikatu, egikaritu eta kuantifikatzeko pausoak eta prozesuak.
  • Fabrikazio-sektorean adimen artifizialeko proiektuak integratzeko esperientzia pertsonala eta erabilera-kasuak industrian [Juan Carlos Villanueva, Mercedes Benz].
  • EAEko enpresetan adimen artifizialean oinarritutako merkataritza-irtenbideak edo/eta zerbitzuetan aplikatzeko proiektuak babesteko SPRIren programa: “Adimen artifizial aplikatua”

 

Hizlaria

Ibon Salbidegoitia. Meteo for Energy eta Bigda Solutions enpresen sortzailea. Fisikan lizentziatua, Geofisikako eta Meteorologiako masterra. Energiaren sektorearekin erlazionatutako proiektuak garatu ditu azken 10 urteetan, energia-ekoizpena eta -kontsumoak optimizatzeko teknologia berriak aplikatuta. Testuinguru horretan, funtsezkoa izan da adimen artifizialeko sistemen (deep leranich, machine learning), datu-analitikaren eta digitalizazio-sistemen inguruan lortutako ezagutza eta esperientzia.

Aurreko edizioak »»