Featured image

Adimen artifiziala belaunaldi berriaren zibersegurtasunerako

AAren iraultza hemen da dagoeneko. AA eta AA sortzailea erakusten ari dira gai direla industria osoak eraldatzeko, eraginkortasun operatiboa hobetzeko eta arazo konplexuei soluzio berritzaileak eskaintzeko.

Zibersegurtasunaren esparruan, AAk mehatxuak denbora errealean detektatu eta erantzun ditzake, datu eta sistema kritikoak babestuz, prozesuak automatizatu eta optimizatu ditzake, langileei lagundu...

Zibersegurtasunaren alorrean garatzen ari diren soluzioak ezagutzera gonbidatzen ditugu Euskal ETEak; AAren eta AA sortzailearen gaitasunak aprobetxatuz garatzen ari dira soluzio horiek, ziurtatuz modu seguru eta fidagarrian erabiltzen dutela adimen artifiziala.

TECNALIAk azalduko du nola hobetu ditzaketen AAren eta AA sortzailearen gaitasunek zibersegurtasunaren eta sistemen erresilientziaren hainbat alderdi. Industrian aplikatutako soluzio berritzaileen aurkezpenaren bidez, parte-hartzaileek hobeto ezagutu eta ulertu ahal izango dute zibersegurtasunean nola aprobetxa daitezkeen AAk ikasteko eta egokitzeko dituen gaitasunak, eta nola erabil daitekeen AA sortzailea edukiak automatikoki sortzeko.

Halaber, AAren segurtasun-soluzio batzuk aurkeztuko dira, helburu dutenak eredu fidagarriak ziurtatzea eta ereduak eta datuak prozesatzean haiek babestea.

Nori zuzendua

AA eta AA sortzailearen bidez zibersegurtasunerako, arriskuen kudeaketarako eta sistemen babeserako sortutako soluzioen azken aurrerapenetan interesa duten enpresak, AAren segurtasuna nola lor daitekeen hobeto ulertu nahi dutenak.

Egitaraua

  • Jardunaldiaren sarrera
  • AA eta Zibersegurtasuna
  • AA sistemen arriskuak kudeatzeko
  • AA zibergertakariak eta erasoak detektatzeko
  • AA sistemetako gertakariei erantzuteko
  • Atsedenaldia: kafea eta networkinga
  • Datu-analisia pribatutasunez eta konfidentzialtasunez
  • AA sortzailea zibersegurtasunerako
  • AA fidagarria
  • Quantum AA bankuko datuetan iruzurra detektatzeko
  • Amaiera

Hizlariak

  • Erkuden Rios. Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria eta Elektronikako eta Telekomunikazioetako doktorea Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Erkuden (0000-0001-5541-1091) proiektu-zuzendaria da Tecnaliaren Unitate Digitaleko Zibersegurtasunaren taldean. I+G+Bko nazioarteko hainbat proiektu koordinatu ditu —baita haietan parte hartu ere—, ikerketa-arlo ugaritakoak: hodeiko segurtasuna; adimen artifiziala zibermehatxuak prebenitzeko eta detektatzeko eta segurtasunaren antolamendua automatizatzeko; arrisku zibernetikoen azterketa eta azpiegitura kritikoen erresilientzia.
  • Maite Alvarez. Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea). Robotika eta Automatizazioa masterra egin du Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. TECNALIAren Garraioa eta Mugikortasuna Unitateko proiektu-zuzendaria da, eta zibersegurtasunean espezializatuta dago. Gaur egun, bere ikerketa-arlo nagusiak zibersegurtasun-teknologien esparrukoak dira, bereziki sistema industrialekin lotutakoak, zeinetan eremu hauetako alderdiak lantzen baitira: Ziberadimena, Privacy Preserbating Computation eta Distributed Ledger Technologies. Hainbat industria-sektoretako segurtasunarekin lotutako ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du, bai estatuan, bai nazioartean.

Aurreko edizioak »»