Featured image

4.0 mantentze-lanak: joera teknologikoak operazio- eta mantentze-lanetarako biki digitalerantz (Online)

Ingurune industrial eta sozial dinamiko batean, non negozio-eredu berriak eta disponibilitate- eta errendimendu-eskakizun oso handiak baitaude, balio-kate osoa hartzen duen elkarri lotutako aktibo eta sistemen multzo bat definitzen du 4.0 industria kontzeptuak. Operazio eta mantentze-lanetarako biki digitala kontzeptuak zenbait teknologia gaitzaile biltzen ditu operazio-datuak, hutsegite-eredu fisikoak eta produkzioari eta mantentze-lanei buruzko informazioa hibridatzeko plataforma gisa, eta adibide bikaina da erakusteko nola hobetu eta optimizatu aktibo konplexuen mantentze-lanak eta disponibilitatea bizi-ziklo osoan. Kontzeptu hori zenbait esparrutan aplika daiteke; adibidez, fabrikazio aurreratuan, trantsizio energetikoan eta eraikuntza eta mugikortasun jasangarrian.

Mantentze-lan optimo batek negozioetako prozesuei balio erantsia ematen die, eta gero eta handiagoa da horren onuren gaineko kontzientziazioa. Bestalde, mantentze-lanen paradigma aldatu da, eta eredu prediktibo edo preskriptiboetarantz jo du; hala, ekipamenduen disponibilitatea areagotzeko eta mantentze-lanen kostuak txikiagotzeko ateak irekitzen dira. Horrekin batera, teknologia gaitzaileak integratzen ari dira mantentze-lanetako soluzioetan (adibidez, gauzen Internet eta adimen artifiziala), eta ekipamendu industrialen monitorizazioaren egoera aldatzen ari dira, aukera ematen baitute ekipamenduon osasun-egoera diagnostikatzeko eta iragartzeko zerbitzuak garatzeko.

Operazio- eta mantentze-lanetarako biki digitala kontzeptua, osagaien, azpisistemen edo sistema osoen erreplika gisa, hutsegite-datuak, mantentze-lanen informazioa, testuinguruarena, operazio-datuak eta negozio-eskakizunak hibridatzeko plataforma gisa proposatzen da, zeinak aukera ematen baitu dimentsio horiek guztiak kontuan hartuta erabakiak hartzeko laguntza-sistemak sortzeko eta, sistema horien bidez, enpresei erabaki onenak hartzen laguntzeko, mantentze-lanetako inbertsioak eta ekoizpenaren eskakizunak bateragarri bihurtuz.

Hurbilketa horri esker, ekipamenduen diseinua hobetu dezakete enpresek, fidagarriagoak eta mantentzeko errazagoak izan daitezen, eta, orobat, mantentze-lan prediktibo eta preskriptiboko sistemak garatu ditzakete, aktiboen uneko zein etorkizuneko egoera jakiteko era askotako erabilera-baldintzetan, nahi ez den geldialdirik ez egiteko eta disponibilitatea areagotzeko, eta, hartara, mantentze-kostuak murriztu eta kalitate-parametroak bermatzeko. Horrela, hobeto diseinatutako eta mantenduko ekipamenduak efizienteagoak izango dira, kontsumo txikiagoak eta emisio gutxiago izango dituzte, eta balio-bizitza luzeagoa; eta hori guztia bat dator ekonomia zirkularraren printzipioekin, zeinek sistemen eraginkortasuna eta baliabideen erabileraren optimizazioa sustatzen baitituzte.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Norentzat

CEOak, CTOak, mantentze-lanen arduradunak, produkzio-arduradunak eta teknologia berriek, hala nola adimen artifizialak, mantentze-lanetan dituzten aukerei buruz gehiago jakin nahi duen oro.

 

Egitaraua

  • Mantentze-lana: kontzeptua eta enpresari balioa emateko zer palanka dituen

  • Mantentze-lanetako estrategia berriak

  • 4.0 mantentze-lanetako teknologia gaitzaileak

  • Adimen artifiziala eta operazio- eta mantentze-lanetako biki digitala

 

Hizlaria

Jokin Rubio Botía, Tecnalia Research & Innovationeko Fidagarritasuneko eta Mantentze-lanetako taldearen arduraduna da. 2003an hasi zen ikertzen, segurtasun industrialaren alorreko ikerketa aplikatuaren alorrean, eta, ordutik, I+Gko proiektuak garatu eta zuzendu ditu bai Espainian eta bai Europan, eta zenbait forotan parte hartu du, hala nola plataforma teknologikoetan eta ERANETetan. 2011tik, mantentze-lanetan jarri du bere lanen ardatza, eta arreta berezia eskaini dio industriaren sektoreari. Gaur egun, TECNALIAko Fidagarritasuneko eta Mantentze-lanetako zuzendaria da, eta tresna eta teknologia berriak garatzen ditu 4.0 industriaren kontzeptuaren barruan, operazioen eta mantentze-lanen alorrean.

 

Aurreko edizioak »»