Featured image

3Drako AA sortzailea: promptetik azken produktura

Adimen artifizial (AA) sortzailea indarrez sartu da sormenaren munduan, eta errotik eraldatu du ideiak diseinatu, bistaratu eta komunikatzeko modua. Lehen zenbait astetako lana eskatzen zuena minutu batzuetan sortu daiteke orain irudiak, 3D ereduak, animazioak eta bideoak modu intuitibo eta irisgarrian sortzeko aukera ematen duten tresnei esker.

Tailer hau teknologia horiek nola aprobetxatu erakusteko diseinatuta dago, bereziki 3D ingurunera aplikatuta.

Hasteko, 3Dri aplikatutako adimen artifizial sortzailea erabiliz irudiak sortzeko lan-fluxu oso bat ikasiko dugu urratsez urrats, ideia asmatzetik hasi eta aurkezpenetan, marketinean edo prototipoetan erabil daitezkeen azken materialak ekoitzi artekoa. Bide horretan, ikasiko dugu teknologia noraino iristen den, zer abantaila eta desabantaila dituen gaur egun eta zer aukera izan litzakeen etorkizunean.

Ondoren, erakustaldi eta adibide praktikoen bidez, 3Dra aplikatutako gaur egungo AA-plataforma eta -tresna nagusiak ezagutuko ditugu sakonago, eta zenbait baliabide osagarri aztertuko ditugu, etengabe hazten ari den esparru horretan gure kontura sakontzen jarraitu ahal izateko. Halaber, erakutsiko dugu nola integra daitezkeen lortzen ditugun ereduak merkatuko motor grafikoetan, 3D esperientzietan integratzeko.

Helburuak

3Dra aplikatutako adimen artifizial sortzaileko tresnak erabiltzen ikastea; horiekin lan-fluxu osoa (workflow) esperimentatzea, ideiatik hasi eta azken prototipoak egin arte, enpresaren esparruan balizko zenbait erabilera-kasu garatzeko, eta ekosisteman sakontzea baliabide osagarriekin eta beste lan-tresna batzuekin.

Norentzat

  • 3Dra aplikatutako AAren potentziala esploratzeko interesa duten sortzaileak; ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik izatea.
  • Marketinaren, komunikazioaren edo produktuaren arloko profesionalak, ikusizko eduki zirraragarria eta arina sortu nahi dutenak.
  • Ekintzaileak eta makerak, ideien prototipoak bisualki eta azkar egin nahi dituztenak.
  • Ikasleak eta irakasleak, ezagutu nahi dutenak zein den 3Dko ikusizko sorkuntzarako AA-tresnen egungo egoera eta zer ahalmen duten horiek hezkuntza-esparruan.

Egitaraua

Sarrera

Ariketa praktiko gidatua: ideiatik 3D prototipora, AA sortzailearekin.

  •  Promptetik prototipora:
    • Objektu bat asmatzea testua edo irudia abiapuntu harturik (prompt eraginkorrak).
    • 3D eredua era automatizatuan sortzea.
    • Egungo tresnen emaitzak, abantailak eta eragozpenak alderatzea.
    • Testurizatzea, fintzea eta optimizazio-aukerak.
    • Esportatzea eta aurkezpenetarako, produkturako edo bistaratzeko prestatzea.
    • Sustapen-materiala sortzea objektutik abiatuta (irudiak eta bideoak).
  • Kontzeptutik pertsonaiara:
    • Pertsonaiaren oinarrizko forma sortzea (prompten edo irudien bidez).
    • Testurizatzea eta xehetasun bisualak.
    • Rigging automatikoa eta oinarrizko animazioak.
    • Pertsonaia esportatzeko eta beste ingurune batzuetan aplikatzeko tresnak berrikustea.
  • Zirriborrotik 3D ingurunera:
    • Ingurune bat asmatzea irudi- edo testu-inputak abiapuntu hartuta.
    • 3Drako AA-tresnekin ingurunea sortzea.
    • Testurizatzea, fintzea eta optimizazio-aukerak.
    • Ingurunea esportatzea eta integratzeko aukerak.
    • Marketinerako edo ikusizko produkziorako baliabide gisa erabiltzea, irudi- eta bideo-formatuan.

3Drako AA sortzailearen ekosistema aztertzea

  • 3Dra aplikatutako gaur egungo beste AA-tresna batzuk ezagutzea, baita azken aldian izan duten bilakaera ere.
  • AA-tresna osagarriak testatzea: testurak sortzea, 360º-ko ingurune panoramikoak, etab.
  • Nola atera etekinik handiena 3Dri?: 3D motor grafikoekin integratzea.
  • AA sortzailearen araudia eta AA sortzaileak arlo horietan izango duen etorkizuna.

Ondorioak eta hurrengo urratsak.