Featured image

Merkataritza elektroniko errentagarri eta jasangarri bat eraikitzeko gakoak (Online)

Zure online negozioari benetako bideragarritasuna eman eta zentzuz eskalatu nahi duzu? Onlineko jardunaldi honetan, José Rodríguezek ezagutzera emango ditu fitnessdigital enpresa kudeatzen aritu den 18 urte paseetan ikasitakoa; izan ere, haren konpainiak 11 herrialdetan jarduten du, 800.000 bezerotik gora ditu eta 20 milioi euro inguruko fakturazioa lortu du.

fitnessdigital Gasteizen jaio zen, eta dagoeneko 15 urte baino gehiago daramatza jardunean. Gaur egun erreferentzia da, bai online egindako ibilbideagatik, bai eredu hibrido baterantz egin duen bilakaeragatik, non denda fisikoak gehitu baititu bezeroaren esperientzia osatzeko.

Josék oso argi du errentagarritasuna dela edozein erabaki estrategikoren oinarria. Horren arabera garatu duen kudeaketa-ereduan, emaitzen kontua funtsezko tresna da taldearen egunerokoan. Espainiako merkataritza elektronikoaren aitzindarietako batengandik ikasteko aukera paregabea da.

Zer ikasiko duzu saio horretan?

  • Nola definitu onlineko negozio-eredu sendo eta egungo joeretara egokitua.
  • Salmenta-estrategia eraginkorra ezartzeko gakoak: bezeroa, merkatua eta kanala.
  • Nola abiarazi eta eskalatu zure merkataritza elektronikoa, zure webgunetik bertatik edo marketplaceen bidez.
  • Zer hartu kontuan zure jarduna benetan errentagarria eta jasangarria izan dadin: audientzia erakartzeko modua, kudeaketa teknologikoa, kostu finkoak eta abar.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako profesionalek parte hartzen dute, guztiak eCommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.