Featured image

IoT azpiegiturak urrutiko prozesuetan

IoT (Internet ofThings) izenaz ezagutzen den Gauzen Internet, hau da, Internetera konektatutako edozein motatako objektu eta gailuak, dagoeneko errealitate bat da. Imajina dezakegun edozer Internetera konektatuta egon daiteke eta gizakien esku-hartzearen beharrik gabe elkarreragin.

IoT industrialak ez du esan nahi prozesu industrial konplexuak gauzatzeko sistema eta makina handiak behar direnik. IoT industriala adimen artifiziala duten gailu txikiak ere izan daitezke, baita datuak, informazioa eta alarmak emateko gai diren sentsoreak eta sistemak ere, egoera aztertzeko, ekintzak abiarazteko edo jarduera-protokoloak automatikoki hasteko lagungarriak direnak.

Industriarentzako onura ekoizpen-kateak programatzera eta optimizatzera bideratu daiteke, konponketa- eta mantentze-jarduerak automatizatzera, urrutiko kontrolera eta prozesuen kudeaketa zentralizatura, produktu-eskaerei azkar erantzuteko.

Jardunaldi honetan, IoT urruneko azpiegituretako sarbidea ireki eta kontrolatzeko erabiltzen duten enpresen adibideak ikusiko ditugu, baita softwarea, IoT gailu motak eta zibersegurtasunari buruzko gogoetak egingo ditugu.

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Leyre Madariaga
          Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria - Eusko Jaurlaritza

  9:15  IoT, produkzio-ekosistemen eta zerbitzu digitalen sofistikaziorako palanka
          David Chico
          Fagor Arrasateko Berrikuntza eta Teknologia zuzendaria

  9:45  IoT industrialeko teknologien hedatzea (datuen bilketa eta analisia), prozesuak edo
           azpiegiturak monitorizatzeko
          Susana Pérez
          Factory Learning Team Leader, Tecnalia

10:15  Nola lagundu dezake IIoT plataforma batek zure negozio industrialean
          Raúl Galán Gómez
          CTO MonoM, Grupo Álava taldeko kidea

10:45  Atsedenaldia

11:15  IoT hardwarea aktibo kritikoak kontrolatzeko
          Javier Pavón Del Río
          Business Development Manager + Account Manager, Ikor

11:45  Mantenua: aukerak aro berri batean
          Isabel Zuaznabar
          Euskabeako Antolakuntza zuzendaria

12:15  Ziberseguruagoa den ekosistema industriala laguntzen
          Asier Martínez
          Responsable del CERT del Basque Cybersecurity Centre

12:45  Amaiera

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Ekitaldiak, gehienez, 98 lagunekoak izango dira.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.