Enpresa Digitala 2023ko Euskal Encounterren
Euskal Encounterren elkartuko gara, aurtengo "The beat of technology" lelopean antolatutako Zibersegurtasun, Adimen Artifizial, Machine Learning, ChatGPT edota Bideo-jokoez hitz egiteko.
SPRIk, Enpresa Digitaleko tailerrak eta hitzaldiak helarazten ditu, Euskalek biltzen duen komunitate digitaletik hurbilago egoteko, eta hau da antolatzen ari garena OpenGune gunean (edukiera mugatua):
Tailerrak, SPRI - Enpresa Digitala gunean:
Uztailak 22, larunbata:
10:30 – 13:30: Zer dira Machine Learning, Deep Learning eta NLP eta non sartzen da ChatGPT horretan guztian?
16:00 – 19:00: Active Directory Purple Team
Uztailak 23, igandea:
10:30 – 13:30: Adimen artifizial sortzailea: hemen da iraultza
16:00 – 19:00: Diseinatu eta sortu zure lehen bideojokoa profesional baten moduan, soilik arratsalde batean
Uztailak 24, astelehena:
10:30 – 13:30: DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea
16:00 – 19:00: Twine: Sortu zeure abentura narratiboa
Euskal Encounter-eko gune propioan:
Uztailak 22, larunbata, tailerra:
18:00 – 20:00: Smart Home eta IoT, ESP32 mikrokontrolatzailearekin
Uztailak 23, igandea, hitzaldia:
13:00 - 13:45: AA sortzaileak Metabertsoa hil al du? Edo haren zain zegoen?
Uztailak 24, astelehena, hitzaldiak:
11:00 - 11:45: Gaia-X Open-Source Software (OSS) Community, datu-espazioen eraikuntzaren giltzarria
13:00 - 13:45: Ekonomia Zirkularra ordenagailuen berreskurapenari aplikatua
Joko gunean:
Uztailak 22, larunbata, tailerra:
11:00 – 14:00: Games Academy: Sortu zure bideojokoa zerotik