Featured image

Diseinatu eta sortu zure lehen bideojokoa profesional baten moduan, soilik arratsalde batean (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Gogoratzen dituzu 'Pac-Man', 'Donkey Kong' edo ‘Tetris’? Tailer praktiko honetan gidatu egingo zaituzte, GDD (Jokoa diseinatzeko dokumentu) bat ezagutzeko eta zer den ikasteko, eta, aldi berean, ikasteko zein diren bideojoko bat osatzen duten mekanikak eta beste elementu batzuk eta nola sortu zeure 2D bideojoko propioa Godoten bidez.

Godot Engine bideojokoak garatzeko kode irekiko tresna indartsu bat da, milaka garatzailek aukeratua. Honako hauek ditu, besteak beste: interfaze intuitiboa, joko bat bloke sinpleen bidez eraikitzeko gaitasuna eta jokoen ideiei modu azkar, sinple eta profesionalean bizia ematea ahalbidetzen duen script hizkuntza. Beharrezko piezak emango dizkizugu eta zure pauso guztiak gidatuko ditugu, arratsaldea amaitzerako modu erraz eta sinple batean zure lehen bideojokoa izan dezazun, erabat zuk sortua eta denok maite ditugun klasikoetan inspiratua. Prest izango duzu ordenagailuan eta zure Android gailu mugikorrean partekatu eta gozatzeko. 

Izena emateko

Ekitaldi hau 2023ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Bideojokoak nola egiten diren eta haien atzean zer dagoen ezagutu eta ikasteko interesa duen publiko arrunta, amateurra edo profesionala. Era berean, bideojokoen diseinu eta garapen profesionalean hasi eta sartu nahi duen edonoren zain gaude, aurretiko ezagutza izan edo ez.

Egitaraua

Honako hauek ikasiko dituzu, besteak beste:

  • Bideojokoen hiztegiari, tresnei eta diseinuari buruzko oinarrizko jarraibideak.
  • Zure lehen 2D joko osoa sortzen Godot editorearekin.
  • Joko-proiektu sinple bat egituratzen.
  • Jokalaria mugitu eta bere sprite-a aldatzen.
  • Hesiak edo ausazko etsaiak saihesten.
  • Puntuazioa kontatzen.

Ez kezkatu programatzen ez badakizu edo ez badituzu ezagutzen programatzeko hizkuntza edo kodeak. Zati bakoitza azalduko dizugu prozesu guztia uler dezazun, eta bidea aurkitu eta gozatu besterik ez duzu egin beharko. Eta dagoeneko programazioari buruzko oinarrizko nozioak baldin badituzu, nahi duzun moduan aldatu ahal izango dituzu parametro eta aukerak, zure kabuz ikasiz bideojokoen garapenean hurrengo mailarantz nola egin. Ausartu zaitez bideojokoen garatzaile bihurtzeko lehenengo pausoa ematera. Tailerrean ikusiko dugu elkar!

Hizlariak

Enara Artetxe González, aditua da errealitate areagotuko (XR), metabertsoko, web3ko eta adimen artifizialeko teknologien diseinuan eta garapenean, eta hamabi urtetik gorako esperientzia du osasunaren, industriaren, bideojokoen eta hezkuntzaren alorretako aplikazioetan; bai eta arlo horietan ikertzeko Europako H2020 proiektuen zuzendaritza teknikoan ere. Co-Founder-a eta CTOa da CreativiTIC enpresan —enpresa horrek murgiltze-teknologia humanizatzen du, eta metabertsorako MetAClass Studio hezkuntza-plataformaren garatzaile nagusia da—, eta Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua; irakasgai hauek ematen ditu han: "Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak", "Errealitate Birtualeko eta Areagotuko Aplikazioen Garapena” eta "Multimedia-teknologia Interaktiboak". Murgiltze-teknologiei buruzko zenbait argitalpen, liburu eta patenteren egilea da, eta “Key Innovator in Augmented Reality” izendatu du Europako Batzordearen Innovation Radar ekimenak. Accelera Skills Talentu eta Gaitasun Digitalen Azeleratzaileko XR/Metaverse Managerra ere bada.

Jorge R. López Benitok 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka murgiltze-teknologien alorrean (AR/VR), web3an, metabertsoan, adimen artifizialean eta bideojokoetan. CreativiTIC enpresaren sortzailea eta CEOa da, eta beste zenbait ekimenena, hala nola MetAClass Studio, Gate8.Games eta Accelera Skills. Dibulgatzailea da, eta gai horri buruzko 30 argitalpen, liburu eta patente baino gehiago argitaratu ditu, zenbait unibertsitate eta entitate hezigarrirekin elkarlanean aritzen da, Deustuko Unibertsitate irakasle elkartua da irakasgai hauetan: "Errealitate Birtualeko eta Areagotuko Aplikazioen garapena”, "Teknologia Interaktibo Aurreratuak” eta "Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak”. 2018tik errealitate areagotuko eta adimen artifizialeko teknologiak ikertu eta finantzatzeko programen ebaluatzaile aditua da nazioarteko zenbait agentziarentzat, hala nola EIC Accelerator, Berrikuntzako Europako Kontseiluarena (Europako Batzordea), eta RIF, Zipreko Gobernuaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Fundazioa.

Aurreko edizioak »»