Featured image

Twine: Sortu zeure abentura narratiboa (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Twine doako programa bat da, aukera ematen duena jolas narratibo txikiak erraz sortzeko, Aukeratu zeure abentura bildumako 80ko eta 90eko liburu mitiko haietan bezala. Liburu haietan, protagonista bihurtzen ginen, eta, hartzen genituen erabakien arabera, orrialde batera edo bestera eramaten gintuzten. Horrela sortu zen Black Mirror telesailaren kapitulu interaktibo ezaguna: “Bandersnatch”. Tailerrean, kontakizun txiki bat sortzeko teoria eta praktika azalduko dira.

Zure portatila ekar dezakezu.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2023ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Bideojokoetan interesa duen edonork erraz erabil dezake Twine, ezagutza teknikorik edo programaziokorik izan ez arren. Nahikoa da idazten jakitea eta irudimena izatea.

Hizlaria

Koldo Gutiérrez (Euneiz). Kultura-kazetaria eta bideojokoen irakaslea.

Aurreko edizioak »»