Featured image

Ecommerce Managers. Offline izatetik online izatera pasatzeko egin duten bilakaeraren berri emango dute EAEko hiru saltokik (Online)

Benetako eta hurbileko esperientziak ezagutzea baino modu hoberik ez dago ikasteko eta inspiratzeko. Jardunaldi honetan, onlineko salmentaren alde egin duten hiru euskal saltokiren arduradunekin bilduko gara.

 

Familia-negozioak dira hirurak, eta salmenta fisikoa onlineko salmentarekin osatu dute. Bakoitza garapenaren une desberdinean dago, eta produktu-motak ere desberdinak dira:

  • Trébolik 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ehunen sektorean, eta 3 belaunaldi daramatza lanean amets berarekin: moda. Hiru denda fisiko eta onlinekoa dituzte, eta, dena sinkronizatzeko, aldaketa handi bat egin berria dute webgunean eta stock-kudeatzailean. Celia Villanuevak prozesu hori nola egin duten azalduko digu.
  • EuskalTropik akuikulturan espezializatutako denda bat da; neurrira egindako akuarioak eta itsaskientzako haztegiak fabrikatzen dituzte 1982tik. Iban Vázquez onlineko dendaren zati handi baten sortzailea eta garatzailea da, eta onlineko zatiaren arduraduna. Onlineko denda Prestashop-ekin garatu zuten, eta haren garapenean eta integrazioetan izandako esperientziaren berri emango digu.
  • Medical Ópticak 1961ean ireki zuen lehen optika Bilboko Ertzilla kalean. Gaur egun, 18 denda ditu EAEn, Nafarroan eta Burgosen. Azken urtean, konpainiaren alderdi digitala berriro planteatzeari ekin diote, eta Antonio Diaz-Sarabiak gurekin partekatuko du.

Haiekin errepasatuko dugu nola egokitzen diren aldi berean sarean eta saretik kanpo egoteko, eta arreta berezia jarriko diegu gure saltoki elektronikoak haztea nahi badugu ebatzi behar ditugun alderdi teknikoei. Haien esperientziak eta akatsak ezagutuko ditugu, baita zertan asmatu duten ere. Hizpide izango ditugu web-teknologia, stockaren kudeaketa orokorra, tresna osagarriekiko integrazioa eta inbertsioa merezi duten funtzionalitateak.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak.

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»