Eraldaketa digitaleko prozesuak Euskadin. Aditu, enpresa eta Administrazioaren arteko topaketak
Jardunaldi horretan, Euskadiko gizarte digitalaren egungo eta etorkizuneko erronkak aztertuko dira.
Genís Rocaren hitzaldi magistralaz gain, Euskadiko digitalizazio-prozesuen eragile dinamizatzaileek (IZENPE, EJIE, SPRI eta METAPOSTA) beren testigantzak emango dituzte eraldaketa digital integrala lortzeko bidean dauden erakundeen jardunbide egokien testigantzekin batera (AERNNOVA, LANTEK, GUREAK, EHU eta EGIBIDE).
Ekitaldiak, gainera, sinadura eta ziurtapen digitalari, zibersegurtasunari eta postontzi digitalari buruzko hainbat tailer praktiko izango ditu. Bertan, bertaratzen diren pertsonek beren ezagutzak areagotu ahal izango dituzte eta beren ingurune profesional eta etxekoetan digitalizazioarekin zerikusia duten gai guztiak konpondu ahal izango dituzte.
Programa
09:15ean: Inaugurazio Instituzionala.
09:30ean: Hasierako hitzaldia. GENÍS ROCA. PuntCAT fundazioaren lehendakaria. Enpresa- eta gizarte-eraldaketa, negozio-garapena eta kultura digitala
10:30ean: Zerbitzu digitalak fidagarriak izateko duten erronka. Norena da datua? Arrakala digitala.
- SPRI: IÑAKI SUAREZ, Eraldaketa Digitalaren arloko Zuzendaria
- METAPOSTA: ASIER ORIO, Zuzendari nagusia
- IZENPE: IZASKUN URRESTARAZU, Zuzendari nagusia
- EJIE: ALEX ETXEBARRIA, Zuzendari nagusia
11:30ean: coffee-break
11:45ean: Jardunbide egokiak. Eraldaketa digitaleko liderrak
- LANTEK: JUAN JOSÉ COLAS, Zuzendari komertziala
- GUREAK: DAVID ETXEBERRIA, UNE Dokumentu Tratamenduaren arduraduna
- EHU/UPV: JORGE TEJEDOR, Digital Management Masterreko Batzorde Akademikoa
- EGIBIDE: HEGOI URCELAY, DBHko zuzendaria
- AERNNOVA: AMAYA MARTINEZ DE CESTAFE, Labour Administration Director
13:15ean: Amaiera instituzionala
TAILER PRAKTIKOAK: 13.30 etik 16.00 etara
- Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala (informazio gehiago eta izen-ematea)
- Babes itzazu zure kontuak. Zure pasahitza 123456 da? (informazio gehiago eta izen ematea)
- METAPOSTAren sinadura eta postontzi digitala: Prozesuak sinplifikatzen ditu, papera ezabatzen du eta datuaren balioa eta jabetza bermatzen ditu (informazio gehiago eta izen ematea)