Featured image

METAPOSTAren sinadura eta postontzi digitala: Prozesuak sinplifikatzen ditu, papera ezabatzen du eta datuaren balioa eta jabetza bermatzen ditu

* Tailer hau Konfiantzazko zerbitzu digitalak: Eraldaketa digitalaren erronka ekitaldiaren parte da.

Azken hilabeteotan, eta jasandako pandemiaren ondorioz, sinadura digitaleko plataformak nabarmen ugaritu dira. Hala ere, plataforma horiek alderdietako baten beharrak baino ez dituzte jaso: IGORLEENAK. Errealitate lerratu eta partzial horrek sinatzaileen dokumentuak/DATUAk kudeatzeko gaitasuna mugatzen du, sinadura-soluzioetatik banatzen baitituzte. Ildo horretatik, METAPOSTAk bi ikuspegiak txertatzen ditu bere sinadura eta postontzi elektronikoen soluzioan, eta, horrela, balio-proposamen bakar baten bidez, inplikatutako alderdien premia legitimoei erantzuten die: alderdi igorlearen eta alderdi hartzailearen beharrei.

Tailer honen helburua da, praktikatik abiatuta, balio-proposamen bat ezagutzea, zeinak sinadura elektronikoko soluzio mugikor bat eta dokumentua postontzi digital pribatu batean modu seguruan entregatzea konbinatzen dituen, horrela, mota guztietako erakundeek, handi zein txikiek, hirugarrenekiko komunikazioak eta prozesuak modu eraginkorrean digitalizatzeko soluzio bat izan dezaten.

Tailerraren baitan, dokumentu elektronikoen sinadura-zerbitzuen, bidalketa ziurtatuen eta legezko zaintzaren testuinguru juridikoa azalduko da modu laburrean eta, ondoren, proba praktiko bat egingo da. Proba horretan, bertaratzen direnek bidalketa-tresnak ezagutu ahal izango dituzte, eta, era berean, sinadura mugikorra sortu eta horren dokumenturako sarbidea izan ahalko dute.

Sortzen den dokumentua postontzian bistaratu, sinatu eta jasotzeko interesa dutenentzat, gailu mugikor bat erabiltzeko aukera planteatzen dugu. Halaber, tailerraren alderdi praktikoari begira, postontzi digital bat sortzeko aukera ematen duen helbide elektroniko jakinarazi beharko da aldez aurretik. Ez da beharrezkoa gailuan inolako aplikaziorik instalatzea, ezta ziurtagiri kualifikaturik izatea ere.

 

Helburuak

  • Legezko sinadura, artxibatze eta zaintza elektronikoko soluzio aurreratuak ezagutzea, DATU elektronikoaren “jabetza eta pribatutasuna” kontzeptuetan oinarrituta.
  • METAPOSTAk kudeatutako postontzi batean dokumentu elektroniko bat sinatzeko eta legez zaintzeko prozesuaren sinpletasunarekin parte hartzaileak harritzea.

 

Nori zuzenduta dago

Profesionalak, dokumentuak elektronikoki sinatu, entregatu eta legearen arabera zaintzeko soluzio mugikorrak ezagutu nahi dituzten pertsonak, edozein jarduera-sektoretakoak eta informatika-ezagutza berezirik gabekoak.

 

Programa

  • Zerbitzu digital fidagarriak
    • Sinadura elektroniko motak
      • Oinarrizkoa / Arrunta
      • Aurreratua
      • Kualifikatua
  • Entrega ziurtatuko zerbitzuak
    • Postontzi digitala
  • Legezko zaintza elektronikoa
  • Kasu praktikoa

Aurreko edizioak »»