Featured image

Turismora bideratutako Sare Sozialen azken berrikuntzak BASQUETOUR (online)

Sare sozialak bi norabideko komunikazio kanalak bihurtu dira azken urteetan, informazioaren kontsumoari eta interakzio sozialari dagokienez. Zorionez edo zoritxarrez, bai hedabide berri horiek bai erabiltzaile gisa kontsumitzen ditugun eduki digitalak etengabe aldatzen, mutatzen eta eboluzionatzen ari dira. Zergatik dago Facebook orain maskalduta? Reels eta Instagrameko Storieak al dira helmuga edo negozio turistiko bat sustatzeko joera berria? TikToken kontu bat ireki beharko nuke? Zer jakin behar duzu blogger, instagramer, YouTuber edo influencer batekin harremanetan jarri aurretik?

Sektoreko adibide, jardunbide on eta txar ugari bistaratuz eta aztertuz, ikastaro honetan aurkituko ditugu sare sozialek osatzen duten komunikazio turistikoaren ekosistemako azken berrikuntzak, trikimailuak eta joerak eta horien babesean sortu diren komunikazio profilak, preskriptore digital deitutakoak: blogak, instagramerrak, youtuberrak, influencerak...

Helburua

Sare sozialen eta turismo sektorerako ikus-entzunezko edukien arloko azken berrikuntzak ezagutzea. Horien kudeaketa hobetzeko aholkuak eta tresnak, trikimailuak, eduki egokiak sortzeko adibideak eta, oro har, blogarien, influenceren eta preskriptore digitalen mundua ulertzen hasteko jarraibideak.

Norentzat

Turismoaren esparruan produktuak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten eta dagoeneko horien komunikazio eta sustapen turistikoarekin lotutako zereginen bat egiten duten profesionalak, edo, gutxienez, sare sozialen funtzionamenduari eta kudeaketari buruzko gutxieneko ezagutza dutenak: komunikazio turistikoaren profesionalak, mota guztietako ostatuak, ostalaritza, upategiak eta enoturismo zerbitzuak, turismo gidak, turismo bulegoak, bidaia agentziak eta abar.

Egitaraua

  • Joerak: sare sozialetan turismo sustapenaren arloan "boladan dauden" edukiak
  • Turismora bideratutako sare sozialetako azken berritasun, trikimailu eta aholku praktikoak: Instagram, Facebook, TikTok, Twitter...
  • Zer eta nort dira preskriptore digitalak eta nola jokatu haiekin: blogariak, instagramerrak, youtuberrak, influencerak...
  • Laburpena eta aholkuak, zure komunikazio turistikoaren estrategia eguneratzeko

Aurreko edizioak »»