TikTok marketing (Euskeraz)
TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau.
Edukia
1. TikTok sarean lehen pausuak: oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarriak.
2. Publikoa hautatzea: nola identifikatu eta segmentatu TikTok sarerako helburu den publikoa.
3. Edukia sortzea: nola sortu eduki erakargarria erabiltzaileent- zat, ikus-entzunezko edukia sortzeko eta efektuak/musika erabiltzeko ikuspegiarekin.
4. Hazkunde-estrategiak: nola handitu irismena eta interakzioa TikTok aplikazioan hashtag-ak, lankidetzak eta publizitate-kanpainak erabiliz.
5. Datuen analisia: nola neurtu zure estrategiaren errendimen- dua TikTok analisi-tresnak erabiliz.
6. Bideoak editatzeko tresnak erabiltzea: bideoak nola editatu eta hobetu, TikTok programan emaitza hobeak lortzeko.
7. Ikasketa-kasuak eta ariketa praktikoak: ikasitakoa egoera errealetan eta ariketa praktikoen bidez aplikatzea.
8. Ondorioak eta azken gomendioak, etorkizunean hobetzen jarraitzeko.
Nori zuzendua
Enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerentziak, komunikazio eta marketin saila, ekintzaileak eta beste karguak.