Teknologia berdeak eta jasangarriak (Green IT)
IKT sektorea trantsizio ekologikoaren bideratzaile handienetako bat da, baina baita baliabideen eta energiaren kontsumitzaile gero eta handiagoa ere. Digitalizazioak ingurumenean duen eraginaren aurrean – gailuen ekoizpenetik hondakin elektronikoen kudeaketaraino –, teknologia jasangarritasunetik birpentsatzeko beharra sortzen da.
Jardunaldiaren ardatza Green IT izango da: ekonomia zirkularra, efizientzia energetikoa eta teknologiako ekodiseinua integratzen dituen ikuspegia. Ingurumen aztarna nola murriztu aztertuko dugu, berrikuntzari eta lehiakortasunari uko egin gabe.
Esperientzia zehatzak eta IKTen erabilera arduratsu baterantz aurrera egiteko tresnak partekatuko ditugu:
- Arrakasta kasuak gailu informatikoak berrerabiltzean eta birziklatzean.
- Datu-zentroen eta cloud zerbitzuen energia-eraginkortasuna hobetzeko estrategiak.
- Negozio eredu digitaletan ESG irizpideak (ingurumenekoak, sozialak eta gobernantzakoak) txertatzeko calveak.
Jasangarritasunean, teknologian eta ingurumen politiketan adituak diren ahotsak izango ditugu. Klima konpromisoa enpresa, administrazio eta herritarrentzako balio bereizgarri bihurtzeko aukera.
Programa
9:00 Irekiera
Pablo Martinez, Miramon Enpresa Digitalaren koordinatzailea
9:15 Digitalizazioa enpresa jasangarritasunaren zerbitzura
María Garayo
Sofiverreko zuzendaria
9:45 HREgreenAutomation: Fluidoen bidezko automatizazio teknologietako soluzio jasangarriak
Esther Velasco eta Igor Sendino
HRE Automation zuzendari nagusia eta zuzendari komertziala
10:15 Nola txertatu kudeaketa klimatikoa enpresa jasangarritasuneko estrategietan
Ane Etxaniz
ADOS Sostenibilidad y Clima-n jasangarritasun arduraduna
10:45 Kafea / Atsedenaldia
11:15 Footplastic: Kalkulatu eta aztertu zure produktu plastikoen ingurumen aztarna
Ainara Martínez Rivera
MIK-eko jasangarritasun eta negozio zirkularren koordinatzailea
11:45 Iraunkortasunean eta Eraginkortasunean Berrikuntza Balio Diferentzial gisa
Eder Martin
Innovation Leader Euskabean
12:15 Eguzki-autokontsumo fotovoltaikoaren bidez elektrizitatearen kontsumoa murriztea
Alberto Claudios
Ekilor Energías Renovables-ko Zuzendari Gerentea
12:45 Amaiera