Featured image

Tailer praktikoa: Marka posizionamendu digitala

Clinic formatua ezagutzen al duzu? Learning-by-doing metodologiari jarraituz, markaren posizionamendurako oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu multimediaren eremuan, edozein erakunde motari zuzenduta (B2C eta B2B enpresak, enpresa industrialak, marka pertsonala...).

Customer Journey delakoak identifikatuko ditugu, erakunde bakoitzari marka-balioa ematen dioten fluxuez jabetuz, lortutako emaitzekin non lan egin behar dugun jakiteko. OpenSource tresnak edo doako lizentzia duten tresnak erabiliz, ekintzak optimizatzen ikasiko dugu, bereziki eremu digitalean. Eduki digitala non eta nola aplikatu landuko dugu, beharrak eta irtenbideak identifikatuz.

Saioak bi orduko saio irekia eta bi ordu praktiko izango ditu, kasu bakoitza Clinic metodologiaren bidez lantzeko (kasu bakoitza aztertuz).

 

Programa

  • Sarrera: markaren kontzeptua
  • Nola definitu gure bezeroak
    • Nortzuk dira
    • Zer jakin eta kontuan hartu behar dugun
  • Customer Journey
    • Definizioa
    • Tresna
    • Gure markarako Customer Journey on baten gakoak
  • Markaren posizionamendurako tresnak
  • Analitika
    • GA4, Looker, PowerBI
    • Hotjar
  • Leads
    • SalesForce, HubSpot, CapsuleCRM,…
  • Email Marketing
    • Mailchimp
  • Web posizionamendua
    • WordPress pluginak
    • Web optimizazioa beste CMS batzuetan
    • Formularioak
    • ChatBotak
  • Posizionamendua sareetan
    • LinkedIn
    • Facebook Instagram
    • Twitter
    • TikTok
  • Ekitaldien offline jarraipena

 

Hizlaria

Andoni Martin. Transformazio Digitaleko F. Unitateko arduraduna CCASAn. EUNEIZ Multimedia Graduko irakaslea. Karrera profesionalari ekin zion enpresa handietako auditoretzen esparruan, eta pixka bat aurrerago, aholkularitzaren eremura eboluzionatu zuen, IKTen, marketin digitalaren, DBLOaren eta abarren kudeaketa-eremuak jorratuz. Duela ia 12 urtetik hona CCASAn sartu zen. Bertan, duela 6 urtetik, eraldaketa-proiektuetan dihardu, Arabako Foru Aldundiaren prozesuei ikuspegi digitala emateko. ChatBotak CRMak, Agile, prozesuen eraldaketa, herritarren arreta, komunikazioa eta, batez ere, webguneen kudeaketarekin lotutako proiektuak, Usabilitatea aplikatuta, bere egunerokoa dira. Horrela, joan den irailean hasi zen EUNEIZeko Unibertsitateko lehen ikasturtea, Multimedia Graduko Erabilgarritasuna ikasgaiaren irakasle gisa.
 

Aurreko edizioak »»