Featured image

Produktuen Pasaporte Digitala: nola heldu aldaketari eta horrek Europako jasangarritasunean duen eragina

Produktuen Pasaporte Digitala tresna berri bat da, Europako merkataritza goitik behera aldatuko duena. Industria-produktu baten arduraduna zarenez, garrantzitsua da ulertzea zer-nolako eragina izango duen Europako jasangarritasunean eta nola heldu aldaketa horri. Laster, produktuek pasaporte hori izan beharko dute Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko, eta hori erronka handia da enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez.

Jardunaldi honetan, adituek azalduko dizute nola eragingo dion Produktuen Pasaporte Digitalak zure enpresari, eta zer urrats egin behar dituzun hura ezartzeko. Ikusiko duzu teknologia digitalak nola lagundu diezazukeen pasaportea modu eraginkorrean kudeatzen eta nola integratu prozesua eguneroko operazioetan.

Gainera, Produktuen Pasaporte Digitala ezartzeko proben adibideak eta bidean ikasitakoak ezagutuko dituzu. Funtsezko zenbait gai ere landuko dira, hala nola jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa, eta ikusiko duzu, orobat, Produktuen Pasaporte Digitala tresna egokia izan daitekeela zure izen ona hobetzeko eta Europako arauak betetzeko.

Azken batean, jardunaldi hau ezinbestekoa da Europako merkataritzako aldaketen berri izan nahi duen eta etorkizunerako prestatu nahi duen produktu-arduradun ororentzat. Ez huts egin!

Agenda

  • 9:30 Ongietorria
    Oscar Lage – Zibersegurtasun eta Blockchain arloko arduraduna, TECNALIA
  • 9:40 Zer da Produktuen Pasaporte Digitala, nola funtzionatzen du eta zer onura ditu herritarrentzat eta enpresentzat
    Ekain Cagigal – Senior researcher and project manager, TECNALIA
    Aurkezpena (PDF)
  • 10:00 Produktuen Pasaporte Digitalerako digitalizazio berritzailea
    Iván Gutiérrez – Blockchain for business and data spaces solutions architect, TECNALIA
    Aurkezpena (PDF)
  • 10:20 DPP industria jasangarriaren ekoberrikuntzarako tresna gisa
    Paula Morella Avinzano, TECNALIA
    Aurkezpena (PDF)
  • 10:40 Eztabaida irekia eta galderak
    Paula Morella Avinzano, TECNALIA
  • 11:00 Etenaldia - Kafea
  • 11:30 Mahai-ingurua industrian garrantzitsuak diren eragileekin:
    • Ivan Álvarez, LKS Next LKSko Berrikuntza arduraduna
    • Paul Liceaga, Adegiko zuzendari nagusiaren ondokoa
    • Nerea Castillo, BUILD:INN
    • Amaya Arteche, Ekonomia Zirkularreko Estrategiaren zuzendaria
    • Leyre Madariaga - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saila, Eusko Jaurlaritza
    • Moderatzailea: Oscar Lage – Zibersegurtasun eta Blockchain arloko arduraduna, TECNALIA
  • 12:20 Itxiera
    Leyre Madariaga - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saila, Eusko Jaurlaritza

Aurreko edizioak »»