Featured image

Pertsonak ardatz dituzten zerbitzuak (digitalak) diseinatzeko formazio praktikoa

Zure zerbitzuak zure bezeroen beharrekin bat datoz? IKTen eta digitalizazioaren gorakadarekin, gure bezeroekin interakzioan aritzeko aukerak biderkatu egin dira. Aitzitik, denboran zerbitzu esperientzia bikaina izateak berez erronka dakar. Zerbitzu Diseinua bezeroek beren bizi ziklo osoan dituzten itxaropenak asetzera bideratzen da — ezagutzen, kontratatzen eta gogorarazten gaituztenetik —, gure bezeroek errepikatzea eta gomendatzea lortuko duten esperientzia bereizgarriak lortzeko.

Tailer honetan pertsonengan zentratutako Zerbitzu Diseinurako tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Eginez ikasiko duzu, eta tresna hauen aplikazioaren ondorioz zure enpresarentzat zerbitzu berri bat asmatuko duzu.
 

 

Helburua

Pertsonengan zentratutako zerbitzuak diseinatzeko tresnak modu praktikoan erabiltzen ikastea.

 

Norentzat

Salmentetan, berrikuntzan, marketinean, zerbitzuetan eta edozein sektore eta tamainatako enpresen diseinuan zuzendari eta erdi mailako arduradunak.

 

Egitaraua

  • Sarrera
  • 1. blokea. Zer egiten du nire enpresak?
    • Testuinguru mapa, aukera.
  • 2. blokea. Nor eta nolakoa da nire bezeroa?
    • Aktoreen mapa, segmentazioa, pertsona.
  • 3. blokea. Nola bizi ditu bezeroak nire zerbitzuak?
    • Zerbitzu esperientziaren fluxua.
  • 4. blokea. Nola hobetu dezaket bezeroaren esperientzia?
    • Zerbitzu canvasak.
  • 5. blokea. Nola funtzionatzen du zerbitzu berriak?
    • Zerbitzua asmatzea eta prototipatzea.
  • Ikaskuntzak eta saioaren itxiera partekatu.

Aurreko edizioak »»