Notion AI: zure laguntzaile adimenduna, “dena batera”
Notion dagoeneko bada zure lana antolatzeko tresna indartsua, baina bere AA integratuarekin, Notion laguntzaile adimenduna bihurtu da, zuri informazioa automatikoki idazten, laburbiltzen, aztertzen eta eraldatzen laguntzeko. Tailer honetan Notionek zure esku jartzen dituen AA sortzaileko gaitasun guztiak ondo maneiatzen ikasiko duzu.
Ikasiko duzu nola atera etekina Notion AIri, edukiak idazteko, bilerak laburtzeko, dokumentuak itzultzeko, datu baseetako datuak aztertzeko, automatizazio adimendunak sortzeko eta askoz gauza gehiago egiteko. Guztia zure lan eremutik atera gabe, zure informazioa beti eskuragarri eta antolatuta edukita.
Norentzat da?
Tailer hau produktibitatea biderkatu nahi duten Notioneko erabiltzaileentzat (hasiberriak zein aurreratuak) diseinatuta dago:
Gaiak
1 Notion AI-ri buruzko sarrera
Notion AIren eta beste laguntzaile batzuen arteko desberdintasunak (ChatGPT, Copilot)
Erabilera kasuak eta jardunbide hobeak
2 Edukia idaztea eta sortzea
Notion AI: zure laguntzaile adimenduna, “dena batera”
3 Dagoen informazioa prozesatzea
4 Datu baseekin lan egitea
5 Notion Ai-ko txata
6 Automatizazioa eta produktibitate aurreratua
AA integratua duten txantiloiak
Lan fluxu optimizatuak
Beste tresna batzuekin integratzea
Jardunbide hobeak eta trukuak
Kasu praktikoak sektoreen arabera
Baldintzak
Beharrezkoa da Notioni buruzko oinarrizko ezagutza izatea. Notion inoiz erabili ez baduzu, gomendatzen dizugu lehenago oinarrizko kontzeptuekin ohitzea.
Notioneko kontua, Notion AI barruan duela
Harpidetza ez duten bertaratuek Notion AI doan proba dezakete saioan

