Featured image

No-code mugimenduaren hastapenak eta Carrd-ekin orriak sortzea

No-Code mugimenduari esker, teknikari ez diren pertsonak ahaldundu egiten dira koderik gabeko produktu eta prozesu digitalak eraikitzeko. Horrela, pertsona ekintzaileek eta enpresek produktu berriak beren kabuz baliozkotu eta automatizazioak sor ditzakete, eta hala denbora eta dirua aurreztu.

Carrd tresnak, bestalde, aukera ematen du orri nagusiak modu azkar eta erakargarrian diseinatzeko, eta, gainera, badu doako bertsio bat hasteko.

Ikastaro honetan, No-code mugimendua ezagutuko dugu, zeinaren bidez teknikari ez diren pertsonek beren produktu digitalak eta automatizazioak eraiki baititzakete. Hala, pertsona ekintzaileek eta enpresek denbora eta dirua aurreztu dezakete produktu digital berriak sortzean, eta, gainera, produktibitatea hobetu dezakete egunerokoan, automatizazioei esker.

Negozio-oinarrietan sakonduko dugu, salmentetara bideratutako orri nagusi bat sortzeko, eta, No-Code Carrd tresna baliatuz, geure orri nagusia eraikiko dugu.

Egitaraua

  • Zer da No-code?
  • No-code ekosistemaren hastapenak.
  • No-code mugimenduaren abantailak eta eragozpenak.
  • Zertarako balio dit eta zertarako ez?
  • Nire negoziorako oinarrizko tresnak.
  • Gure orri nagusiak sortzeko negozio-alderdiak
  • Carrd-i buruzko sarrera praktikoa orri nagusiak sortzeko

Norentzat

Orri nagusiak sortuz lead eta konbertsio gehiago lortu nahi dituzten ekintzaile eta enpresentzat.

Bete beharrak

Ez da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik edo aldez aurreko ezagutzarik. Oinarrizko ofimatika-erabilera. Ikastaroa modu praktikoan egingo da Carrd tresnarekin, eta parte-hartzaileek ikastaroan oinarrizko kontzeptuak erabiltzen ikasi ahal izango dute. Instalaziorik behar ez duen online tresna.

Hizlaria

Jorge González Revilla Euskadiko mugimendu ekintzailearen pertsona garrantzitsuenetako bat da, bereziki Demium Bilbao inkubagailuan egon ondoren. Bere ibilbidean zehar hainbat enpresa eta startup sortu ditu. Orain, Start.eus webgunean batu du bere background teknologikoa eta negoziokoa, Lean Startup metodologia eta negozio digital berriak sortzeko No-Codeko garapena oinarri hartuta.

Aurreko edizioak »»