Featured image

MailChimp: has zaitez zure email marketing-eko plana diseinatzen

“Email marketing”a enpresa eta negozioetako marketin-estrategia guztietan erabiltzen den aukera bat da. Bezeroekin komunikatzeko bide bat da, zeinak, SPAMa gorabehera, emaitza oso onak eman ditzakeen. Aldian-aldian newsletterrak eta e-mail promozionalak bidaltzea, oraindik ere, banan banako marketina egiteko, bezeroak fidelizatzeko eta produktuak eta zerbitzuak sustatzeko modurik errentagarriena eta zuzenekoena da.

MailChimp email marketinerako plataforma bat da eta bezeroen datuak kudeatzeko, bidalketak segmentatzeko eta txostenak egiteko tresna oso onak eskaintzen ditu. Kanpainak erraz diseinatzeko aukera ematen du, baita kanpainak sare sozialetan partekatzeko eta gure web-zerbitzuetan txertatzeko aukera eman ere.

MailChimp-ek doako zerbitzua eskaintzen du, zeinak aukera ematen duen hilean gehienez ere 2.000 erabiltzaileri 12.000 mezu bidaltzeko. Beharrizan handiagoa dutenentzat plan aurreratuak eta neurrira egindakoak ere badaude.

Helburua

Gure bezeroen datu-basea eraikitzea eta kudeatzea; MailChimp bidez diseinatutako newsletter edo buletinen bidez haiekin aldizka komunikatzeko modua ezartzea, eta bidalketetan lortutako txostenen bidez erabakiak hartzeko gai izatea.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez eskuratuko dira. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, hainbat ezagutza aplikatuko ditugu, adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.

Nori zuzendua

MailChimp plataformaren bidez bezeroarekiko komunikazio eta harremanetarako oinarri gisa e-mail bidezko marketin-estrategia bat ezartzeko beharra duten profesionalak, edozein sektoretakoak.

Programa

  • Email marketing-a eta oinarrizko gakoak
  • Kontzeptu orokorrak. Negozioan edo enpresan zer aplikazio duen
  • Hainbat merkataritza-irtenbide

○ MailChimp

○ Zergatik MailChimp eta ez beste aplikazio bat

○ Prezioak eta erabilera-lizentziak

○ Doako bertsioa

  • Erregistroa
  • Hasierako konfigurazioa
  • Datu-baseen garrantzia

○ Nire datu-basea eraikitzen hastea

○ Datu pertsonalak babesteko legea betetzea

○ Bezeroen zer datu behar dudan

○ Datuak leku batetik bestera aldatzea

  • Datuak kanpotik inportatzea
  • Altak eskuz egitea
  • Bidalketen segmentazioa
  • Segmentuak sortzea

○ Helburuak bilatzea

○ Segmentuak sortzea

○ Nola eta noiz erabili segmentuak

  • Emailing kanpainak diseinatzea
  • Edukiak eta diseinuaren egokitzapena
  • MailChimp-en diseinurako interfazea
  • Diseinuen optimizazioa
  • MailChimp-en txantiloiak erabiltzea
  • Proba moduko bidalketak
  • Kanpainen bidalketa
  • Nola egiaztatu SPAM modura jasotzen gaituzten
  • Bajak kudeatzea
  • “Email marketing”a eta sare sozialak
  • Txostenak: emaitzak eta erabakiak
  • Datuak biltzeko formularioak
  • Formularioak, web-argitalpenak eta QR-ak diseinatzea

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.