Featured image

Lehiaren zaintza: Nola saldu gehiago ingurune digitalean lehiakideek zer egiten duten jakinda

Nola saldu daiteke gehiago ingurune digitalean lehiakideek zer egiten duen oinarritzat hartuta?

Arrakasta jasangarria lortzeko, ezinbestekoa da enpresak gai izatea lehiakideen ekintzen eta estrategien berri izateko. Pertsonen intuizioak ez du funtzionatzen jada. Bide berriak lehiakideak zaintzeko prozesu proaktibo eta sistematiko bat ezarri nahi du, gure lehiakideak etengabe aztertzen eta haztatzen lagunduko diguna. Era berean, enpresek talde arin bat izan behar dute zaintzaren azterketaren ondorioak aplikatzeko eta egunero prozesua hobetzeko, aukerak hautemate eta azkar aprobetxatze aldera.

Helburuak

  • Zaintza eta adimen estrategikoaren prozesua definitzeko baliabideak eta tresnak ezagutaraztea
  • Nola eman euskarria zaintza eta adimen estrategikoaren zikloari

Norentzat

Zuzendari nagusiak, negozio-garapeneko arduradunak, marketin-zuzendariak, eraldaketa digitaleko zuzendariak eta arduradun komertzialak, digitalizazioarekin lotutako prozesu komertzial berrien plataformak eta metodologia aztertzen ari direnak.

Hizlaria

Olatz Elizasu - Merkatu-ko Marketin Digitaleko arduraduna

Humanitate eta Komunikazioan lizentziaduna da, eta Master of Arts in Euroculture du. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du plataforma anitzeko eta hizkuntza anitzeko web-proiektuen plangintza eta kudeaketan, estrategia digitalak diseinatu eta ezartzen, web-proiektu eta aplikazioen kontzeptualizazio eta prototipazioan (UX), onlineko kanpainak inplementatu, kudeatu eta optimizatzen eta marketin-planak definitzen eta abiarazten.
Gaur egun, Merkatu-ko Marketin Digitaleko taldearen buru da Olatz; proiektuen estrategiak eta kontzeptualizazioak definitzen ditu, eta proiektuen antolamendua zaintzen du, garaiz eta behar bezala gara daitezen. Horretaz gain, egon daitezkeen berrikuntza-esparruak hautemateaz eta proiektuan aplikatzeaz arduratzen da.

Aurreko edizioak »»