Featured image

Jardunaldia: turismoaren azpisektorerako praktika onak eta estrategia digitalak - BASQUETOUR (online)

Teknologiari esker, gaur egun Industria 4.0 aroa bizitzen ari gara. Teknologia hori guztia turismoaren sektorean ere sartu da eta turismoaren 4.0 aro berriaren atarian gaude, non erabiltzailearen esperientzia zentroa den eta teknologia hura hobetzeko bitartekoa.

Gaur egungo turista, dudarik gabe, smartphone baten bidez internetera konektatuta dagoen turista bat da. Konexioen abiadura eta kalitatea egunero hobetzen da eta honek esperientzia berritzaile eta ahaztezinak eskaintzeko aukera ematen digu.

Baina estrategia eta teknologia guztiak ez dira negozio mota guztientzat, horregatik, tailer honetan zein teknologia ditugun eskuragarri eta nola lagundu gaitzaketen ikusiko dugu.

Nori zuzendua

Turismo zerbitzu edo negozio batekin erlazionatuta dagoen eta teknologiak bere negozioari nola onurak ekar diezazkiokeen ikusi nahi duenarentzat, 4.0 aro berrira egokitzeko aukera emanez. Bereziki, beste negozio turistiko batzuk nola kudeatzen ari  diren ikusi nahi dutenentzat.

 

Programa

Honen inguruan hitz egingo dugu, baita adibide errealak ikusi ere::

  • Turismo-enpresentzako tresna digital eskuragarriak
  • Sektoreko praktika onak eta erabilera kasuak

Aurreko edizioak »»