Featured image

IoT proiektuei aplikatutako datu pertsonalen babesa

Jardunaldi honetan modu erraz, praktiko eta exekutiboan aztertuko dira: IoTko konponbideetan datu pertsonalen tratamenduaren ikuspuntutik planteatzen diren arriskuak, arazoak eta erronka espezifikoak.

Garrantzitsua da datu horiek tratatzearen ondoriozko arriskuak kontuan hartzea, behar bezala kudeatu ahal izateko.

 

Zer alderdi landuko ditugu saio honetan?

  • Interesdunei beren datuen tratamenduari buruzko informazioa emateko gaietan sortzen diren arriskuak.
  • Zibersegurtasun-arazoak.
  • Askotariko aktoreak eta horien rol eta erantzukizunak.
  • Segurtasun-arrakalak kudeatzea.
  • Hirugarren enpresei horrelako konponbideak kontratatzean kontuan hartu beharreko gaiak.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

 

Nori zuzendua

  • Enpresa fabrikatzaileak edo IoT teknologiekin lotutako proiektuak diseinatu, garatu, kudeatu edo ustiatzen dituzten erakundeak
  • Mota horretako teknologiek beren datu pertsonaletan intimitatean duten eragina ezagutzeko interesa duten enpresa erabiltzaileak.

 

Hizlaria

Luis Jorquera Cuevas. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Datu pertsonalak babesten espezializatutako abokatu-aholkularia. DPD ziurtatua, hainbat erakunde pribatutan eta herri-administrazioetan zerbitzuak emanez. Lead Advisor Vadillo Asesores erakundean, Enpresentzako irtenbide juridikoetan. IKT zuzenbideko hezitzailea: jardunaldiak, ikastaroak eta mintegiak administrazio publikoetan, enpresetan, elkargo profesionaletan, elkarte profesionaletan eta negozio-zentroetan.

 

Jardunaldi-ziklo honek hiru saio ditu. Inskripzioa independentea da, saio solteetan izena eman daiteke.

1. SAIOA: IoT proiektuei aplikatutako datu pertsonalen babesa (uztailak 5)

2. SAIOA: BIG DATA SOLUZIOEI aplikatutako datu pertsonalen babesa (uztailak 12)

3. SAIOA: ADIMEN ARTIFIZIALA proiektuei aplikatutako datu pertsonalen babesa (uztailak 19)

Aurreko edizioak »»