Featured image

Industriari aplikatutako Ikuspen Artifizialerako Deep Learninga

Machine Learning sistemen barruan (ikaskuntza automatikoa), non makinek ikasi eta beren portaera hobetzen duten, Deep Learning adarra edo teknika dago, zeinak gizakien funtzio kognitiboak imitatzen dituen, algoritmoen bitartez sare neuronal artifizialak sortuz.

 

Sistema konplexu eta oso horren potentzialitate ugarien artean, Deep Learning nabarmentzen da irudiak aztertzeko, ezagutzeko eta sailkatzeko prozesuetan. Ikastaro honetan, helburua da ikasleak Deep Learninga zer den eta nola funtzionatzen duen jakitea eta, ondoren, sare, eredu eta aplikazio mota guztietan sakontzea, industriaren sektoreko aplikazioan arreta berezia jarrita.

Norentzat:

Ikuspen Artifizialaren testuinguru espezifikoaren barruan egun dauden arazoei heltzeko Deep Learningaren erabileraren inguruko ezagutzak eta gaitasunak eskuratu nahi dituzten edozein jarduera sektoretako teknikari profesionalak (laborategiko teknikariak, industriako teknikariak eta ingeniariak, etab.).

Eskakizunak:

· Programazioaren oinarrizko ezagutzak.

· 12 plazako edukiera mugatua.

· Hautaketa prozesua egingo da.

Programa:

0. Python programazioa 

I. Deep Learningeko hastapenak  – Oinarrizko kontzeptuak 

I.1 Zer dira, Nola funtzionatzen dute, Nola entrenatzen dira, Nola erabili

I.2 Diseinua eta doikuntza

I.3 Programazio inguruneak

I.4 Gehien erabiltzen diren liburutegiak (Tensorflow, Keras)

II. Deep Learning Gainbegiratua 

II.1 Irudiak sailkatzeko sare konboluzionalak (CNN)

II.2 Ereduak sortzeko hainbat modu

II.3 Segmentazioa

II.4 Objektuak detektatzea

III. Deep Learning Gainbegiratu gabea 

III.1 Autoencoderrak

III.2 Aurkako sareak

III.3 Anomaliak detektatzea

IV. Industriako kasu praktikoak. 

IV.1 Industrian DL soluzioa ezartzeko metodologia.

Datak 

29/10, 05/11, 12/11, 19/11, 26/11, 03/12 (9:00-14:00)

 

Informazio gehiago:

blaskurain@mondragon.edu

 

"COVID-19aren aurkako neurriak hartu dira ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko”

2020ko abuztuaren 19ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriei buruzkoa.

 

  • Parte hartzaileei FFP2 maskara homologatu bana emango zaie. Maskara hori nahitaez erabili beharko da eraikineko gela guztietan.
  • Aretoaren okupazioa bertaratutakoen arteko distantzia bermatuz egingo da.
  • Klaseak gehienez 12 lagunekoak izango dira.
  • Gel hidroalkoholikoak jarriko dira bertaratzen direnen eskura.
  • Ekitaldira bertaratzen direnek objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»