Featured image

Ikusmen artifizialeko eredu bat YOLOrekin entrenatzeko oinarriak Jetson NVIDIA ORIN-i buruzko praktikarekin (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Objektuak YOLO V10 modelo batekin ikuspen-artifizialaren bidez detektatzeko oinarriak berrikusiko ditugu. AAren eredua dataset batekin entrenatuko dugu, eta dataset hori gure irudi eta labelekin osatuko dugu, open source softwarearen bidez.

Python bidez, modeloaren inferentzia exekutatuko dugu gure targeta detektatzeko. Aldi berean, modelo horren funtzionamendua egiaztatuko dugu jetson NVIDIA Orin nano batean.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Irudiak ezagutzeko eta hainbat gailutan erabiltzeko adimen artifizialaren oinarriak ulertu nahi dituzten pertsonentzat.

Hizlaria

Endika Etxebarrieta Perez, Camp Teknologikoko AI@Robotics Lab-eko koordinatzailea.

Endikak Camp Teknologikoko robotika-laborategian egiten du lan, eta bertan probatzen eta diseinatzen dira STEAM hezkuntza-proiektuetarako eta AA eta R.O.S proiektuetarako erabiltzen diren kitak, duela 5 urtetik ESP32 arkitekturan lan eginez.

 

Aurreko edizioak »»