Featured image

Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela (online)

Informazioa denbora errealean bistaratzea lehentasun bat da gaur egungo monitorizazio-inguruneetan. Orain dela gutxi arte, kostu handiko eta bistaratze-kalitate txikiko sistemetarako erreserbatuta egon da eremu hori, edo, bestela, ad hoc garatzea eskatzen zuten kode irekiko sistemetarako, zeinek, kode eta liburutegi elkartuak erabiltzen dituztenez, garapen-kostu handia baitzuten. Grafanak bi mundu horietako onena bildu du, eta garapenak koderik gabe eta bizkor egiteko aukera ematen duen kode irekiko tresna bat eman digu, kalitate gorenekoa.

Kode irekiko tresna nagusi bihurtu da Grafana denbora errealeko aginte-panelak sortzeko, eta monitorizazio industrialeko SCADA sistemak ordezten ari da. Interfazea erabilerraza da, garatzaileen komunitatearen inplikazioa du, eta konektibitate ahaltsua du hala datu-base tradizionalekin nola denbora-serieetan oinarrituekin. Horregatik, gero eta gehiago erabiltzen ari da errendimendu handiko eta kostu txikiko edozein monitorizazio-premia dagoen espazio industrialetan, marketin-eremuetan edo sistemen eta aplikazioen kontrolean, beste batzuen artean.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

Datuekin eta aginte-panelekin lan egiten duten pertsonak, zeinek sistema bat behar baitute informazioa denbora errealean bistaratzeko eta prozesuak modu eraginkorrean kontrolatzeko aukera izateko.

 

Egitaraua

  • Informazioa bistaratzeko aukerak
  • Grafanaren hedapena hodeian eta ingurune lokaletan
  • Grafana ekosistema
  • Grafanaren datu-iturriak
  • Pluginak

 

Aurreko edizioak »»