Google Ads bezero eta salmenta gehiago lortu - Eguneratua (online)
Eraldaketa digitalak erritmo esponentzialean hazten jarraitzen du. Online marketinak, sare sozialek eta bilatzaileek enpresentzako eta antolakundeetarako aukera-sorta zabala ireki dute, baina baita galdera anitz ere. Adierazle garrantzitsuenetako bat Google eta iragarle eta agentziei eskaintzen dizkien aukera handiak dira.
Duela gutxi Google-k bere plataforma guztia eguneratu du eta publizitate-akzio guztien errendimendu handiena lortzeko garrantzitsuak diren berritasunak eta aldaketak gehitu ditu.
Ikastaro honetan Google Ads-i buruzko zalantza guztiak argituko ditugu eta bilatzailean kanpaina bat abian jartzeko orduan zer urrats egoki eman erakutsiko dizuegu.
Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Nori zuzendua
Antolakundetan Google Ads kanpainak nola erabili eta ezarri ikasi nahi dituzten profesionalei.
Helburuak
Ikastaro honek ondoko helburua du: Google Ads kanpaina bat ezarri eta garatzeak zer abantaila dituen jakinaraztea, Google Ads Esperientzia berrian SEM estrategia garrantzitsua dela aintzat hartuta.
Ikastaro honetan ondokoa ikasiko duzu:
- Google Ads Esperientzia berrian SEM (Search Engine Marketing) estrategia bat garatzen.
- Antolakunde guztietan Google Ads-ek zer aukera dituen ezagutzen, berriztatze ondoren.
- Bilaketa sareetan eta Google display-en iragarki babestuen kanpaina modu eraginkorrean kudeatzen, azken aldaketen ondoren.
- Klik-engatik ordainketa kanpainen emaitzak neurtzen eta testatzen.
Edukia
- Emaitzen marketinari buruzko sarrera:
- SEO eta SEM
- Nola hasi Google Ads-ekin:
- Hasierako kokapenetan agertzea
- Google Ads Esperientzia berriaren oinarrizko elementuak
- Bilaketa sareak eta display
- Google Ads kanpaina bat planifikatzea:
- Hitz gakoak aztertzea
- Hitz egokiak aurkitzea
- Helburuak, segmentazioa eta aurrekontuak definitzea
- Kontu baten oinarrizko antolaketa
- Elementu bereizlearengatik segmentatzea
- Kanpainen egitura eta diseinua
- Google Ads Esperientza berrian kanpaina bat sortu eta zabaltzea
- Iragarkiak luzatzea
- Bilaketa-sareetan eta Dispaly-n Remarketina
- Bideo-kanpainak
- Google Ads kanpaina bat optimizatzea:
- Kontua monitorizatzea
- Google Ads-en interpretazioa eta reportinga
Izena emateko
Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.