944 536 262
Featured image

Google Ads bezero eta salmenta gehiago lortu - Eguneratua (online)

Eraldaketa digitalak erritmo esponentzialean hazten jarraitzen du. Online marketinak, sare sozialek eta bilatzaileek enpresentzako eta antolakundeetarako aukera-sorta zabala ireki dute, baina baita galdera anitz ere. Adierazle garrantzitsuenetako bat Google eta iragarle eta agentziei eskaintzen dizkien aukera handiak dira.

Duela gutxi Google-k bere plataforma guztia eguneratu du eta publizitate-akzio guztien errendimendu handiena lortzeko garrantzitsuak diren berritasunak eta aldaketak gehitu ditu.

Ikastaro honetan Google Ads-i buruzko zalantza guztiak argituko ditugu eta bilatzailean kanpaina bat abian jartzeko orduan zer urrats egoki eman erakutsiko dizuegu.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua. 

 

Nori zuzendua

Antolakundetan Google Ads kanpainak nola erabili eta ezarri ikasi nahi dituzten profesionalei.

 

Helburuak

Ikastaro honek ondoko helburua du: Google Ads kanpaina bat ezarri eta garatzeak zer abantaila dituen jakinaraztea, Google Ads Esperientzia berrian SEM estrategia garrantzitsua dela aintzat hartuta.

Ikastaro honetan ondokoa ikasiko duzu:

  • Google Ads Esperientzia berrian SEM (Search Engine Marketing) estrategia bat garatzen.
  • Antolakunde guztietan Google Ads-ek zer aukera dituen ezagutzen, berriztatze ondoren.
  • Bilaketa sareetan eta Google display-en iragarki babestuen kanpaina modu eraginkorrean kudeatzen, azken aldaketen ondoren.
  • Klik-engatik ordainketa kanpainen emaitzak neurtzen eta testatzen. 

 

Edukia

  • Emaitzen marketinari buruzko sarrera:
    • SEO eta SEM
  • Nola hasi Google Ads-ekin:
    • Hasierako kokapenetan agertzea
  • Google Ads Esperientzia berriaren oinarrizko elementuak
  • Bilaketa sareak eta display
  • Google Ads kanpaina bat planifikatzea:
    • Hitz gakoak aztertzea
    • Hitz egokiak aurkitzea
  • Helburuak, segmentazioa eta aurrekontuak definitzea
    • Kontu baten oinarrizko antolaketa
    • Elementu bereizlearengatik segmentatzea
  • Kanpainen egitura eta diseinua
  • Google Ads Esperientza berrian kanpaina bat sortu eta zabaltzea
  • Iragarkiak luzatzea
  • Bilaketa-sareetan eta Dispaly-n Remarketina
  • Bideo-kanpainak
  • Google Ads kanpaina bat optimizatzea:
    • Kontua monitorizatzea
  • Google Ads-en interpretazioa eta reportinga

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.