Featured image

“Gaitasun Digital Profesionalak” laguntza-programaren aurkezpena. Aholkularitza-enpresak homologatzeko lizitazioa (online).

Teknologia digitalak erakunde guztien oraingo eta etorkizuneko hazkundea bultzatzera eta funtzio berrien, jokabide multzoen eta lan-profilen eskaria handitzera bideratuta daude.

Begirada nagusia enpresan jarrita, bere sailaren eta erakunde osoaren helburu digitalak bete arte langile bakoitzak egin behar duen bidea neurtzea komeni da. Horretarako, beharrezkoa da profesionalen maila digitala ezagutzea eta kudeatzea gero gaitasun.

Horrekin lotuta, azken urteotan gaitasun digitalen inguruko IKANOS Proiektuaren, inguruan lanean aritu gara. Ikanos Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimena da eta honako helburu hauek ditu: gaitasun digitalak ezagutaraztea, horiek kontuan izatea lortzea eta gizarte osoaren aurrean horien aurrerapena eta akreditazioa erraztea. Ikanos ereduak hobekuntza-prozesua deskribatzen du errealitateari lotuta eta oso tresna praktikoetan oinarrituta dauden helburuen gaineko urratsak eman ahal izateko ibilbide-orri pertsonalizatuarekin. Europako Batzordearen DigComp kontzeptu mailako esparrua da horren guztiaren oinarria.

 

Helburua eta formatua

“GAITASUN DIGITAL PROFESIONALAK” izeneko dirulaguntzen programaren aurkezpena. Horren helburua da enpresa mailako lehiakortasuna hobetzea IKANOS metodologiaren bidez pertsonen gaitasun digitalak bultzatuta. Bezeroak edozein neurri eta jarduera ekonomikotako enpresak izango dira.

Giza Baliabideen/Gaitasun Digitalen arloko aholkularitzako enpresekin “esparru mailako akordioa” formalizatzea ahalbidetuko duen lizitazioaren aurkezpena. Enpresa horiek izango dira programaren bezero diren enpresei zuzendutako aholkularitza-zerbitzua eskainiko dutenak.

Ezarpen horiek egin ahal izateko aholkularitza-enpresen esku jarriko diren tresnen eta IKANOS metodologiaren aurkezpena.

 

Nori zuzenduta

Aurkezpena Giza Baliabideetan eta Gaitasun Digitaletan Espezializatutako Aholkularitza-enpresei zuzenduta dago. Programaren enpresa onuradunean IKANOS metodologia aplikatzeko beharrezko laguntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen diren aholkularitzako profesionalak edo enpresak izango dira programaren hartzaileak.

 

Egitaraua

09:30 - 09:40 Ongietorria

  • Leyre Madariaga - Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria

09:40 - 09:50 TEIC sektorea

  • Tomás Iriondo - GAIAko Zuzendari Nagusia

09:50 - 10:00 “Gaitasun Digital Profesionalak” lizitazioaren eta programaren aurkezpena

  • Iñaki Suárez, SPRIko Eraldaketa Digitalaren arloko zuzendaria.
    “Gaitasun Digital Profesionalak” laguntza-programa eta lizitazioa. Amaitzeko, aholkularitza-enpresa esleipendunekin Esparru Akordioa sinatuko da. Aurkezpena

10:00 - 11:00 IKANOS Gaitasun Digitalen inguruko Proiektuaren aurkezpena. 

  • Roberto Lejarzegi, IKANOS proiektua bultzatzeko Idazkaritza Teknikoa. Gaitasun digitalen inguruko aholkularia Ibermatica Digitalen Aurkezpena

 

Jardunaldi hau TEAMS bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»