Featured image

Fabrika barruko logistikaren etorkizuna birplanteatuz

Ekoizpen arin eta optimizatua soilik lortu daiteke materialak modu automatikoan biltzen, entregatzen eta kargatzen direnean, erabat automatizatutako robotekin edo gizakien eta roboten arteko kolaborazioarekin. Horrez gain, materialen fluxu automatizatua fabrika osoan zehar zabaldu behar da: lehengaiak entregatzen direnetik hasi eta ekoizpen-linea prozesatu, kalitatea ikuskatu eta amaierako produktua biltegiratzen den arte.

Fluxu mota hori duela urte batzuk sortzen hasi zen, automatikoki gidatzen diren ibilgailuekin.

Orain, ordea, materialen fluxuaren beste aro bat hasten ari da: Robot Mugikor Autonomoak (AMR). Roboten belaunaldi berri honek ez du inolako ibilbide finkorik jarraitzen eta ez dira lurrean margotutako adierazleen edo adierazle magnetikoen bidez gidatzen. AMR robotek modu autonomoan planeatzen dituzte beren ibilbide propioak eta gai dira ibilbidean aurki ditzaketen behin betiko nahiz behin-behineko oztopoak gainditzeko.

Jardunaldi honetan, inoiz sortu den munduko robot mobilen sorta adituena eta produktiboena eskuratzeko moduak azalduko ditugu. AMR robotek karga erabilgarriak modu autonomoan nola jasotzen dituzten eta ekoizpen-prozesuaren nodo batetik bestera nola nabigatzen duten ikusiko duzu, hori guztia modu fidagarrian, seguruan eta guztiz eraginkorrean. Horrez gain, barne logistika MES/ERP/WMS sistemekin guztiz konekta daitekeela ikusiko dugu, horrela, ekoizpen-fluxuaren prozesu integratua eta malgua lortzeko.

Demoa egiteko robot bat izango dugu, eta harekin interakzioan aritzeko aukera izango duzu; halaber, hainbat sektoretan (elikadura, automobila, elektronika, osasuna, etab.) dagoeneko ezarrita dauden konponbideen kasu arrakastatsuak ikusiko dituzu.

Ongi etorri barne logistikaren mundura, soluzio autonomo eta adimentsuak eskaintzen dituena.

 

Programa

  • Sarrera
  • Barne-logistika egungo fabriketan: linean berriro hornitzea, WIP, amaitutako produktuak eta biltegia
  • Barne-logistikako erronkak: zer behar dute?
  • Robot mugikor autonomoek ematen dituzten irtenbideak
  • Etorkizuneko fabrika: AMRak, irtenbide zurrunetatik irtenbide autonomo eta adimendunetara
  • Arrakasta kasuak: Sektoreetan aplikatutako adibideak: Food & Beverage, Automotive, Osasuna, Appliance & Electronics
  • Erakustaldi praktikoa
  • Eskaerak eta galderak


Nori zuzenduta dago

Ekoizpen eta fabrikazio prozesuak hobetzeko interesa duten gerenteak, ekoizpen zuzendariak, I+G arduradunak, segurtasuneko arduradunak, biltegiko arduradunak, logistika eta mantentze-lanen arduradunak eta teknikariak.


Hizlaria 

César Lorenzo Lacalle, Vitoria-Gasteiz, Robotic Business Development Engineer OMRONen. 22 urteko esperientzia industria automatizazioan.
 

Aurreko edizioak »»