Featured image

Euskarabildua 2024 - Artifiziala ez den teknologia

Datuak gaur egungo ondasun preziatuena direla ulertarazi nahi dugu eta horien kudeaketa maila lokalean egin dadin esperientziak partekatu nahi ditugu. Teknologiaren funtzionamendua zehazten duten arauak publikoak izan beharko luketela aldarrikatu nahi dugu eta hezkuntza bezalako esparruak erraldoi teknologiko handien interesetatik babestu behar ditugula, herritarron eskubideak eta herri bezala dugun kultura eta hizkuntza defendatu nahi baditugu.

Era berean teknologia modu burujabean kudeatzeak tokiko ekonomia indartzea dakarrela azpimarratu eta euskarak ingurune digitalean aurrera egin dezan burujabetza hau beharrezkoa zaigula erakutsi nahi dugu.

Horregatik, Euskarabildua Jardunaldietako edizio berri honek, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatzen dutenen ahotsak entzuteko aukera emango du.

 

Programa

09:00 Aurkezpen instituzionala

09:15 Sarrera: Artifiziala ez den teknologia

09:30 Hitzaldia: Ziberespazioaren gobernantza demokratikoa (GAZ)
          Manuela Battaglini (Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua)

10:00 Hitzaldia: Sare kooperatibo eta demokratikoagoak eraikitzeko proposamenak (GAZ)
          Marta G. Franco (Kazetaria eta 'Las redes son nuestras' liburuaren egilea)

10:30 Atsedenaldia

11:00 ESPERIENTZIAK
          Datu Zentro lokalak (EUS eta FR)
          Alexis Guirlé (Izarralde Taldeko zuzendaria)
          Datu Zentro lokalak (EUS eta FR)
          Xabier Garmendia (Abaila kooperatiboko kidea)
          Softcatalà. Mende erdiko aktibismoa, hizkuntza eta teknologia (KAT)
          Belén Ivars (Softcatalà-ko kidea)
          EducaMadrid eta MAX. Burujabetza teknologikoa Madrilgo Erkidegoko hezkuntza-sisteman (GAZ)
          Daniel Esteban (EducaMadrid-eko kidea)

12:00 MAHAI INGURUA: Common Voice. Euskarazko ahots teknologiaren bilakaera (EUS)
          Gorka Varela (Vicomtech-eko Transferentzia Teknologikoko arduraduna)
          Jon Sanchez (EHUko Aholab zentroko kidea)
          Xabier Ezpeleta (Tknikan informatikari eta eraldaketa digitaleko arloko kidea)
          Igor Leturia (Orai-ko Hizketa-teknologien arduraduna)
          Moderatzailea
          Jon Torner (ARGIA-ko kazetaria)

 

Izena eman

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.euskarabildua.eus

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»