Etika adimen artifizialean: teoriatik praktikara. Ez kontatu, egin!
Helburua
Datu masiboen eta algoritmoen eta, oro har, adimen artifizialeko tresnen erabileran printzipio etikoak aplikatzea, stakeholder-etan konfiantza sortzeko eta negozio eredu jasangarriagoak, arduratsuagoak eta lehiakorragoak eraikitzeko.
Programa
- Etika aplikatzea: Data Ethics Canvas eta antzeko beste eredu batzuen logika.
- Etika aplikatzea: auditoria algoritmikoa.
- Adibide bat.
- Data Ethics Canvas zure erakundearen kasu partikularrera aplikatzea:
- Datu erabilgarriak eta horien ezaugarriak: alborapenak
- Ondorioak kaltetutako pertsonentzat
- Irekitasuna, gardentasuna, azalgarritasuna: pertsonen inplikazioa
- Praktikara itzultzea: ekintza, jarraipen eta ebaluazio planak
- Zure algoritmoak ikuskatu, kalitatea ziurtatzeko eta haiengan konfiantza izateko:
- Noiz eta zergatik auditatu
- Auditoriaren faseak
- Gomendioak: ekintza, jarraipen eta ebaluazio planak
Metodologia
Tailerra plano bikoitz batean planteatzen da:
- Etika zergatik aplikatu eta plano operatibo batera nola eraman ulertzeko.
- Aplikazio gidak izatea eta proiektu pilotu bat garatzea erakunde laguntzaile bakoitzean.
Norentzat da?
Teknika- edo kudeaketa-arloko profesionalak, erakunde publiko edo pribatuetakoak, irabazi asmokoak edo irabazi-asmorik gabekoak, adimen artifizialaren erabilera arduratsua egin nahi dutenak, lehiakortasunean irabaziak bistatik galdu gabe.
Zer lortzen den tailer honen amaieran:
Etika Big Datarekin eta auditoria algoritmikoan lanean aplikatzeko metodologia izatea./p>