Adimen artifizial sortzaile segurua: langile guztiek jakin beharrekoak
Gida praktiko bat AAren erabilera antolatzeko, informazioa babesteko eta eguneroko lanean arriskuak murrizteko.
AA sortzailea egunero erabiltzen dugu honelako lanak egiteko: mezu bat idatzi, dokumentu bat laburtu, aurkezpen bat prestatu, informazioa aztertu, ideiak lortu eta zereginak automatizatu. Baina askotan, ez dugu argi izaten zer datu partekatu daitezkeen, zer tresna diren egokiak, zer arrisku dauden eta erabiltzaileak zer erantzukizun duen.
Ikastaro hau AA modu seguruan erabiltzeko eskuliburu praktiko bat da, enpresako profesionalentzat. Helburua da tresna horiek zentzuz erabiltzen ikastea, eta ohiko akatsak saihestea, hala nola egokiak ez diren zerbitzuetan informazio sentikorra ematea, erantzun okerrei itsu-itsuan jarraitzea, barne-dokumentuak partekatzea eta integrazioak erabiltzea horrek zer inplikazio dituen jakin gabe.
Ikastaro hau bideratuta dago AA sortzailea modu arduratsu eta seguruan erabiltzera egunerokotasunean enpresan, eta ez tresna teknikoak konfiguratzera. Edozein langilek aurki ditzakeen egoera errealak landuko dira: testu bat AAn itsatsi baino lehen zer egin, informazioa noiz anonimizatu, AAren erantzunak nola berrikusi erabili aurretik, dokumentu erantsiek zer arrisku dituzten, manipulazioak nola ezagutu eta zalantzak noiz bideratu.
Prestakuntzan, funtsezko kontzeptuak landuko dira, hala nola shadow AI, datuen sailkapena, pribatutasuna, agindu eta dokumentuen erabilera segurua, haluzinazioak, prompt injection, onartutako tresnak, arrisku-mailak, giza berrikuspena, barne-politikak, gobernantza eta etengabeko ikuskapena.
Jarraibide argiak eskuratzea da helburua, eta funtsezko galdera hauei erantzutea: zer tresna eta datu erabil ditzakedan, zer baldintzatan eta zer neurrirekin. Enpresek AA sortzailea segurtasun, erantzukizun eta kontrol handiagoz aprobetxatu ahal izateko prestakuntza da.
Ikastaroak eguneroko egoera zehatzei erantzuten die:
- “Kontratu hau AA-tresna batean itsats dezaket?”
- “Zer gertatzen da nire kontu pertsonala erabiltzen badut enpresako dokumentuak laburtzeko?”
- “Bezeroaren datuak dituen kalkulu-orri bat igo dezaket?”
- “Nola jakin dezaket AAren erantzuna fidagarria den?”
- “Zer arrisku ditu AA bat konektatzeak posta, SharePoint, Drive, CRM eta ERPra?”
- “Zer informazio ezabatu edo anonimizatu behar dut AA erabili aurretik?”
- “Zer egingo dut tresna batek erantzun oker baina sinesgarria ematen badit?”
- “Noiz eskatuko dut giza berrikuspena?”
- “Zer erabilera egon beharko lirateke baimenduta, mugatuta edo debekatuta?”
Gaiak
- AA sortzailea enpresan: ChatGPT, Copilot, Gemini, Claude eta lan-ohitura berriak.
- Shadow AI eta onartu gabeko tresnak erabiltzea: kontu pertsonalen arriskuak, hedapenak eta automatizazioak.
- Datuen babesa AAn: informazioaren sailkapena, DBLO, anonimizazioa eta minimizazioa.
- Prompten, dokumentuen eta fitxategien erabilera segurua AA sortzaileko tresnetan.
- Haluzinazioak, akatsak eta giza berrikuspena: nola baliozkotu erantzunak erabili aurretik.
- Prompt injection eta ereduen manipulazioa: arriskuak PDFetan, webguneetan, mezu elektronikoetan eta RAG sistemetan.
- Tresna publikoak, enpresarako soluzioak eta ingurune pribatuak: aukera bakoitza noiz erabili.
- Microsoft Copilot, Google Gemini eta ChatGPT Enterprise: soluzio korporatiboak ebaluatzeko oinarrizko irizpideak.
- SharePoint, Google Drive, posta, CRM eta ERPko integrazioak: baimenak, sarbideak eta arriskuak.
- AAk bultzatutako mehatxu berriak: phishing aurreratua, deepfakeak, identitatea ordeztea eta iruzurra.
- Esparru eta erreferentzia gaoak: LLMen OWASP Top 10, MITRE ATLAS, NIST AI RMF eta EU AI Act.
- Barne-politikak, onartutako tresnak eta AA sortzaile seguruen kultura.
Norentzat
Lanean AA sortzailea erabiltzen duten edo erabiliko duten profesionalei zuzenduta dago, diren arlokoak direla: administrazioa, marketina, salmentak, zuzendaritza, operazioak, pertsonak, zuzenbidea, bezeroarentzako arreta, teknologia, berrikuntza eta proiektuen kudeaketa.
Baliagarria izango da, halaber, AA modu seguruagoan eta arduratsuagoan erabiltzeko irizpide komunak ezarri nahi dituzten enpresa-arduradunentzat, erdi-mailako arduradunentzat eta taldeentzat.

