Featured image

Enpresen Networking-a 2024- Smart Industry

Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia planaren esparruan, Enpresen Networking-a - Smart Industry kongresua kokatzen da. Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak (EIKTak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria Adimenduna garatzeko apustu gisa

Kongresuaren xedea da enpresetan EIKT berriak sustatzea. Hori lortuko da sektore anitzeko topaketa bat antolatuz, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.

Nork parte har dezake? 

A) Hainbat Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT-enpresen zerbitzuak behar dituztenak Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala).

B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo hainbat industria-sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenak, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.

Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:

  • Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
  • Bi aldeek adostutako Matchmaking-prozesu bat.  

Agenda

8:30 - 9:15 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea

9:15 - 9:30 Ongietorria eta kongresuaren aurkezpena, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendariaren eskutik.

9:30 - 9:45 TEIC sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura. Tomás Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusia.

9:45 - 11:00 Hausnarketa-guneak: "Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde"

Enpresa industrialak "laugarren iraultza industriala" deiturikoari aurre egitean dituzten esperientziak aurkezteko eta partekatzeko guneak.

  • César Gonzalvo - CEO Assistant (Iruña Tecnologías de Automaticación, S.L.) eta José Luis Gironés - Tecnologia Digitalak arloko Arduraduna (AIN)
    Doitasunezko robotika malgua prozesu industrial konplexuak automatizatzeko
  • José Ramón López Erauskin - Zuzendari Gerentea (MEKALERUN)
    Mekanizazioan teknologia digitalak integratzea
  • Laura Francos - CEO (SmartPM eta Grupo Tecnocim enpresetan)
    Lehiakortasuna & Industria Adimenduna

11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta Networking-a

11:30 - 13:05 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

13:05 - 14:10 Luncha - Networking-a

14:10 - 16:35 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera 

Aurreko edizioak »»