Enpresa produktibitaterako adimen artifizialeko laguntzaileak sortzea
Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.
5 orduko ikastaro honetan, OpenAI, NotebookLM, Copilot Studio, Hugginface eta Langchain bezalako plataformak erabiltzen ikasiko duzu irtenbide praktikoak garatzeko, datuen analisietarako eta bezeroaren arretararako ere bai. Eraldatu zure negozioa adimen artifizialarekin!
Programa:
1. Modulua: Enpresa eremurako AAko laguntzaileen gaineko sarrera
GPTen, laguntzaileen, boten eta LLMen ikuspegi orokorra.
Funtsezko plataformak: OpenAI, HuggingFace, Langchain, Flowise, Copilot Studio, Gemini.
APIen eta haien integrazioaren gaineko sarrera.
2. Modulua: Erabilera kasu praktikoen garapena: erabilera kasu bakoitza bere helbururako egokiena den teknologia erabiliz sortuko da. Modu praktikoan garatuko diren erabilera kasu posibleen adibide batzuk:
Enpresa datuak aztertzeko laguntzailea.
Marketinerako edukia sortzeko laguntzailea.
Giza baliabideak kudeatzeko laguntzailea.
Bezeroaren arretarako eta barne kontsultetarako laguntzailea.
Arauen, teknologien eta merkatuen zaintzarako laguntzailea.
Bezeroaren sentimendua aztertzeko laguntzailea.
3. Modulua: Ebaluazioa, etengabeko hobekuntza eta automatizaziorako sarrera.
Norentzat:
Beren negozioko prozesu eta arloetan, hala nola marketineko, giza baliabideetako, bezeroaren arretako edo datuen analisirako prozesu eta arloetan AA integratzea bilatzen duten profesionalak.
Enpresako produktibitatea hobetzeko AAko laguntzaileak garatzen ikasi nahi duen edozein.