Featured image

Bideojokoen diseinua, imajinatu eta sortu kodetik harago (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Istorioak asmatzea gustatzen zaizu? Bideojoko oso bat imajinatu duzu, baina ez dakizu programatzen? Tailer praktiko honetan erakutsiko dizugu nola eman bizia ideia horiei, kode-lerro bat bera ere ikasi beharrik gabe.

Bideojokoen oinarriak, diseinua eta osagaiak ikusiko ditugu, eta GDDa (jokoaren diseinuaren dokumentua) egiten ikasiko duzu. Gero, Knytt Stories + mailen editorea erabiliz, minijoko bat sortuko duzu pausoz pauso, mailak, etsaiak, erronkak eta zailtasunak eta guzti; azkenik, esportatzen ikasiko duzu eta edonon jokatu ahal izango duzu.

Nicklas Nigren-ek (Nifflas) Knytt Stories izeneko doako plataforma-bideojoko bat sortu zuen 2007an. Bideojokoarekin batera, Nifflasek mailen editore bat argitaratu zuen, edonork bere minijokoak sortu eta bere programa jokatzeko aukera izan zezan. Tresna horrek komunitate handia du, eta ehunka joko eskuragai.

Tailer hau zure irudimena sustatzeko eta bideojokoetara beste ikuspegi batetik hurbiltzeko pentsatuta dago: "kodea pikatzetik" harago, logikaren ikuspegian oinarrituta sortzea bideojoko bat. Besteak beste, bideojokoen hiztegiari, tresnei eta diseinuari buruzko oinarrizko jarraibideak ikasiko dituzu, bai eta bideojoko bat oinarritik asmatzen ere, atzeko planoak, dekorazioa, ibilbidea, etsaiak, probak, pistak eta abar barne.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Publiko orokorra eta amateurra, bideojokoen atzean zer dagoen jakiteko eta ikasteko interesa duena. Bideojokoen diseinuan hasi eta murgildu nahi duen eta aurretiko ezagutzarik ez duen edonoren zain gaude.

Hizlaria

Jorge R. López Benito. Gate8Games eta CreativiTIC Interactive-eko bazkide zuzendaria. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du murgiltze-teknologiak (XR), adimen artifiziala eta bideojokoak diseinatzen eta zabaltzen. Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta “Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak”, “Errealitate Birtual eta Areagotuko Bideojokoen Garapena” eta “Teknologia Interaktibo Aurreratuak” irakasgaiak ematen ditu. Europako Batzordearen EIC Accelerator finantzaketa-programaren ebaluatzaile aditua ere bada.