Featured image

Barne komunikazioa eta intraneta

Jardunaldi honetan, barne-komunikazioa zuzendaritzak gidatutako edo babestutako plan batetik kudeatzearen garrantzia azalduko dugu, langileak fidelizatzeko, joera berriak kontuan hartuta, hala nola bideoen gero eta erabilera handiagoa, gamifikazioa, feedbacka eta data analytics

Norentzat:

ETE eta/edo enpresa handiago batean kudeatzaile-postua edo IKT ardura postua dutenentzat eta erakundeko barne-komunikazioa behar bezala kudeatzeko intranet bat edukitzearen abantailak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.

Helburua:

  • Barne-komunikazioaren kudeaketaren erabilgarritasuna ezagutzea
  • Komunikazio-eduki motak bereiztea
  • Estrategiaren eta barne-komunikazioaren arteko oinarrizko loturaz jabetzea
  • Intraneteko joera berriekin ohitzea

Edukiak:

ZERI ESATEN DIOGU BARNE-KOMUNIKAZIOA:
– Komunikazio formala, informala, bertikala, horizontala, ahozkoa, idatzizkoa, etab.
– Ezinbesteko lotura konpainiaren estrategiarekin
– Bozeramaile formalak eta komunikatzaile informalak


EDUKI MOTAK:
Hainbat eduki eta horien tratamendua, erakundean halako edukiak komunikatzeko:
-Estrategikoak
– Operatiboak
-Motibaziozkoak


JOERA BERRIAK INTRANETETAN
- Mugikorra erabiltzearen garrantzia
– Eduki  bisualak eta dinamikoak
– Gamifikazioa
- Enplegatuen Feedbacka


INTRANET BAT ERABILTZEAREN ABANTAILAK
Erakundea misioarekin eta helburu estrategikoekin lerrokatzea
– Intereseko informazioa partekatzea
– Langileen leialtasuna
- Feedbacka jaso
– Edukien antolaketa
Irisgarritasuna hobetzea
Irismen masiboa edo interes-taldeen arabera banatua
Trazabilitatea
– Historikoen artxiboa
 

Aurreko edizioak »»