Barne komunikazioa eta intraneta
Jardunaldi honetan, barne-komunikazioa zuzendaritzak gidatutako edo babestutako plan batetik kudeatzearen garrantzia azalduko dugu, langileak fidelizatzeko, joera berriak kontuan hartuta, hala nola bideoen gero eta erabilera handiagoa, gamifikazioa, feedbacka eta data analytics
Norentzat:
ETE eta/edo enpresa handiago batean kudeatzaile-postua edo IKT ardura postua dutenentzat eta erakundeko barne-komunikazioa behar bezala kudeatzeko intranet bat edukitzearen abantailak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.
Helburua:
- Barne-komunikazioaren kudeaketaren erabilgarritasuna ezagutzea
- Komunikazio-eduki motak bereiztea
- Estrategiaren eta barne-komunikazioaren arteko oinarrizko loturaz jabetzea
- Intraneteko joera berriekin ohitzea
Edukiak:
ZERI ESATEN DIOGU BARNE-KOMUNIKAZIOA:
– Komunikazio formala, informala, bertikala, horizontala, ahozkoa, idatzizkoa, etab.
– Ezinbesteko lotura konpainiaren estrategiarekin
– Bozeramaile formalak eta komunikatzaile informalak
EDUKI MOTAK:
Hainbat eduki eta horien tratamendua, erakundean halako edukiak komunikatzeko:
-Estrategikoak
– Operatiboak
-Motibaziozkoak
JOERA BERRIAK INTRANETETAN
- Mugikorra erabiltzearen garrantzia
– Eduki bisualak eta dinamikoak
– Gamifikazioa
- Enplegatuen Feedbacka
INTRANET BAT ERABILTZEAREN ABANTAILAK
Erakundea misioarekin eta helburu estrategikoekin lerrokatzea
– Intereseko informazioa partekatzea
– Langileen leialtasuna
- Feedbacka jaso
– Edukien antolaketa
Irisgarritasuna hobetzea
Irismen masiboa edo interes-taldeen arabera banatua
Trazabilitatea
– Historikoen artxiboa