Featured image

Automatizatu zure marketina: sortu zure lehen lead magneta

Lead magnet webaren bidez banatzen den produktu digitala da, eta, hura deskargatzeko, bisitariak harremanetarako datuak uzten ditu, "lead" edo bezero posible bihurtuz.

Behin datuak eskuratuta, marketineko automatizazioak aukera ematen du e-mail marketineko estrategia bat ezartzeko, lead hori bezero bihurtzeko zure esku-hartzerik gabe.

Ikastaro honetan, lead magnets magnetikoak sortzen ikasiko duzu, bai eta e-mail marketineko estrategia osoa modu automatizatuan ezartzen ere.

Norentzat

Marketin- eta komunikazio-arloko profesionalak eta eduki-sortzaileak, badakitenak bezeroa Interneten dagoela eta jakin nahi dutenak nola harrapatu.

Egitaraua

  • Zure negoziorako lead magnet mota egokiena hautatzeko behar duzun metodoa.
  • Lehen orri batek (lead magnet sartzen den orriak) zer atal izan behar dituen jendearen arreta pizteko.
  • Mezu automatizatu motak eta antolaketa, zeureak sortzeko.
  • Sistema digital automatizatu guztia sortzeko behar duzun softwarea.

Hizlaria

Natalia Zapatero Pereira - Turiskopio Taldeko bazkide kudeatzailea
Komunikazioan eta berrikuntzan aditua da, eta ibilbide luzea egin du nazioartean. Nataliak Turiskopio sortu zuen 2006an, marka-komunikazioaren estrategia sortzen espezializatutako aholkularitza bat, berrikuntza lehiakortasunerako oinarri gisa bultzatzea helburu duena.
Turismoko gradua eta TEAT egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Hoteletako Gerentziako eta Zuzendaritzako masterra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Harreman Publikoetan diplomatua da New Yorkeko Unibertsitatean. Berrikuntza-metodologietan aditua da, eta ESADEren Design Thinking ziurtagiria du. Horrez gain, Lidergo Berritzaileko Masterra egin zuen Timiakatemin, Finlandian.
Gaur egun, Sigmundeko zuzendaritza-batzordeko kide da. Sigmund irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, nazioarteko turismo-proiektu berritzaileei laguntzen diena. Nataliak badu onlineko prestakuntza-eskola bat ere, copywritingean eta marketin digitalean espezializatua.

Aurreko edizioak »»