Featured image

Adimen Artifizialeko inbertsioak errentagarri egiteko giltzarri praktikoak (online)

Gaur egungo testuinguru digitala kontuan hartuta, enpresen helburu nagusietako bat da beren produktu, makina, prozesu eta bezeroei buruzko datuetatik, besteak beste, ahalik eta baliorik handiena ateratzea, beren lehiakortasuna hobetze aldera.

Horretarako, askotan, hartutako lehen erabakietako bat izan da datuak aztertzeko ahalmen eta/edo teknologia berriak garatzea eta/edo txertatzea, eta horien artean Adimen Artifiziala.

Argi dago Adimen Artifizialeko teknologia oso onuragarria dela datuak aztertzeko ohiko metodoen aldean, baina enpresentzat ez dago hain argi teknologia hori erabiltzeak noiz duen zentzua eta, batez ere, nola bihur daitekeen errentagarri Adimen Artifizialean egindako inbertsioa.

Webinar honetan, helburu hauetarako giltzarriak azalduko dizkizugu:

  • Eragiketa-bikaintasuna lortzeko, adimen artifizialean oinarritutako soluzio propioak edo hirugarrenen soluzioak ezartzeari eta hartzeari esker.
  • Adimen artifiziala barnean hartzen duten produktuak eta/edo zerbitzuak arrakastaz merkaturatzeko.
  • Negozio-eredua berritzeko, adimen artifiziala barnean hartzeari esker.

Saioan partekatuko den edukia orotariko tamaina eta heldutasun digitala duten enpresen kasu errealetan oinarritzen da.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Nori zuzentzen zaio:

  • Zuzendaritza nagusiari.
  • Arduradun funtzionalei (teknologia, merkataritza, marketina, ingeniaritza, digitalizazioa).
  • Negozio-unitate digitaletako arduradunei.
  • Service negozio-unitateetako arduradunei.

Tamaina guztietako enpresak, beren heldutasun digitala edozein izanik ere, startup-ak barne.

 

Edukia:

  • Enpresek zer egiten dute gaizki eta zer egiten dute ondo beren balio-proposamenean eta/edo barne-tresnetan adimen artifiziala txertatzeko garaian?
  • Nola sortu negozio handiagoa eta hobea adimen artifizialari esker?
  • Nola hobetu barne-efizientzia adimen artifizialari esker?
  • Nola ziurtatu datuek, gordinean, inpaktu positiboa izango dutela enpresaren helburu estrategikoetan?
  • 6 hilabete baino gutxiagoan emaitza arrakastatsuak izan dituzten enpresen adibide errealak.

 

Hizlariak:

Alvaro Zevallos
Digitalentuko bazkide sortzailea

Idoia Iceta
Digitalentuko bazkide sortzailea

Javier Múgica
SPRI - "ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA" programaren arduraduna

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»