Adimen Artifiziala: Arazo handiei, optimizazio handiak (online)
Negozio eremu ia guztietan datuak ateratzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko gaitasunean berriki egin diren aurrerapen etengabeek bideragarri egiten dute datu horiek ezagutza bihurtzea, eta ezagutza hori aplikatuz diru bihur daiteke. Gaur egun, Adimen Artifizial aplikatua da helburu horretarako gehien erabiltzen den tresna.
Adimen artifiziala oso eremu zabala da, eta horren zati bat optimizaziora bideratuta dago. Kontzienteki edo inkontzienteki, mundu honetan bizi garen espezie guztiak optimizazio arazoak aztertzen eta konpontzen ari gara etengabe gure egunerokoan. Horren adibide sinple bat da leku batetik bestera ahalik eta denbora gutxienean joateko modua planifikatzea. Plangintza hori guk egin dezakegu (giza adimena) edo nabigazio aplikazio bati egiteko eska diezaiokegu (adimen artifiziala).
Adimen artifizialaz dugun aurre iritzia da adimen errealetan eta naturan inspiratuta dagoela, eta optimizazioari buruzko atala horren adibide garbia da, algoritmo ebolutibo moduan.
Jardunaldi honen bidez, modu orokorrean eta kasu arrakastatsuen bidez, Adimen Artifizialak optimizazio arazoetan dituen aplikazio praktiko ugariak ezagutuko dituzu, optimizazio arazoetara eta horiek konpontzeko algoritmo ebolutiboetara erabat intuitiboki hurbilduz, bai eta SPRIren Adimen Artifizial Aplikaturako Laguntza Programa berria ere.
Jardunaldia online izango da, ZOOM bideokonferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua.
Norentzat
Negozio ikuspegitik zein ikuspegi teknologikotik, Adimen Artifizialaren ikuspegitik optimizazioaren aplikazio potentzialak ezagutzeko interesa duen oro, bai eta horiek ezartzeko laguntzak ezagutzeko interesa dutenak ere.
Egitaraua
- Sarrera eta Aurkezpena
Aurkezpen laburra eta hizlariei sarrera ematea
- "Optimizazioa Adimen Artifizial Aplikatuan”
Carlos Cernuda - Machine Learning eta Adimen Artifizialeko ikertzaile eta irakaslea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
- "Arrakasta kasuak”
Carlos Cernuda - Machine Learning eta Adimen Artifizialeko ikertzaile eta irakaslea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
- Adimen Artifizial Aplikaturako SPRIren 2021eko laguntza programa berria
Iñaki Suarez, SPRIren "ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA" programaren arduraduna
- Galderak eta bukaera
Hizlariak
Iñaki Suarez, SPRIren "ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA" programaren arduraduna
Carlos Cernuda Matematikan lizentziatua da Oviedoko Unibertsitatetik eta Ingeniaritza Zientzietan doktorea Johannes Kepler Universität Linz Unibertsitatetik (Linz, Austria). Adimen artifizialean, Xede Anitzeko Optimizazioan, Algoritmo ebolutiboetan eta Machine Learningen aditua, 10 urte baino gehiagoko esperientzia duena arlo horietako ikerketan, transferentzian eta irakaskuntzan. Hainbat artikulu eta liburu kapituluren egilea, erreferentziazko aldizkari zientifikoen ikuskatzailea eta Machine Learning eta Adimen Artifizialeko hitzaldi garrantzitsuen Program Committeeko kidea. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Adimen Artifizialaren arloko irakasle eta ikertzailea.