Featured image

Jardunaldia: Marka posizionamendu digitala

Bi orduko jardunaldi honetan, mundu digitalean gure markaren aintzatespena bultza dezaketen estrategiak eta tresnak aztertuko ditugu.

 

Aro digitalak aukera paregabeak ematen ditu gure erakundeak posizionatzeko. Gainera, produktu eta soluzio teknologikoak sortzen espezializatzen diren prefesionalen kopurua gero eta nabarmenagoa da. Arlo hau goraka doa, sektore ekonomiko ugarik eskatzen baitute, hezkuntza, turismoa, marketina, automozioa eta beste askok barne.

Zenbait Customer Journey identifikatuko ditugu, erakunde bakoitzari marka-balioa ematen dioten fluxuez jabetuta, lortutako emaitzekin non lan egin jakin dezagun. OpenSource tresnak edo doako lizentzia duten tresna erabilgarriak erabiliz, ekintzak optimizatzen ikasiko dugu, bereziki eremu digitalean.

Jardunaldia Marka posizionamendu digitala aurrez aurreko tailer praktikoaren parte da. Bertan, kasu bakoitza landuko dugu Clinic metodologiaren bidez (kasu bakoitza aztertuz). Bi saioak Enpresa Digitalaren gelatik jarrai daitezke. Edukiera mugatua.

 

Hizlaria

Andoni Martin. Transformazio Digitaleko F. Unitateko arduraduna CCASAn. EUNEIZ Multimedia Graduko irakaslea. Karrera profesionalari ekin zion enpresa handietako auditoretzen esparruan, eta pixka bat aurrerago, aholkularitzaren eremura eboluzionatu zuen, IKTen, marketin digitalaren, DBLOaren eta abarren kudeaketa-eremuak jorratuz. Duela ia 12 urtetik hona CCASAn hasi zen. Bertan, duela 6 urtetik, eraldaketa-proiektuetan dihardu, Arabako Foru Aldundiaren prozesuei ikuspegi digitala emateko. ChatBotak, CRMak, Agile, prozesuen eraldaketa, herritarren arreta, komunikazioa eta, batez ere, webguneen kudeaketarekin lotutako proiektuak, Usabilitatea aplikatuta, bere eguneroko lanak dira. Horrela, joan den irailean hasi zen EUNEIZeko Unibertsitateko lehen ikasturtea, Multimedia Graduko Erabilgarritasuna ikasgaiaren irakasle gisa.

Aurreko edizioak »»