Featured image

Zure Plan Digitala, funtsezkoa egoera sozial berrian - Suspertu Digitala

Zure negozioa digitalizatzea funtsezkoa da gizarte-egoera berri honetan.
Planifika ezazu zure Marketin Online estrategia: ikuspegia, publikoa, helburuak, kanalak, inbertsioa, lan-ildoak.

Lantegi praktikoa, zure negozioaren egoera digitala eta landu beharreko alderdiak ezagutzeko, betiere hedapen, erakarpen, bihurketa, salmenta eta online fidelizazioko emaitzak lortze aldera.

Helburua

Marketin Digitalean landu beharreko ildoak ulertzea eta zehaztea; ez du guztiak balio, ezta gauza bera guztientzat balio ere; enpresa, proiektu eta egoera bakoitzerako onena ezagutzea eta zehaztea.

Nori zuzendua

Marketinaren eta salmentaren arloko langileak, zuzendaritzako kideak, enpresaburuak.

Programa

  • Sarrera
  • Egoeraren analisia: barnekoa eta kanpokoa
  • Lehia eta Benchmarking-a
  • Helburuak, estrategia eta taktikak
  • Markak online duen presentzia eta betetzen duen rola
  • Web-gunearen analisia: intereseko alderdiak
  • Social Media eta eduki-plana
  • Neurketa eta kontrola. Erabakiak hartzea

Izena emateko

Bizkaiko Garapen Agentziek diruz lagundutako ikastaroa, SUSPERTU DIGITALA proiektuaren esparruan. Arratia, Barakaldo, Galdakao, Enkarterri, Lea-Artibai, Meatzaldea, Mungialdea eta Txorierriko eskualde/udalerrien enpresetako pertsonen izen-emateek lehentasuna izango dute.

 

Aurreko edizioak »»