Featured image

Zure Plan Digitala, funtsezkoa egoera sozial berrian (Online)

Zure negozioa digitalizatzea funtsezkoa da gizarte-egoera berri honetan.
Planifika ezazu zure Marketin Online estrategia: ikuspegia, publikoa, helburuak, kanalak, inbertsioa, lan-ildoak.

Lantegi praktikoa, zure negozioaren egoera digitala eta landu beharreko alderdiak ezagutzeko, betiere hedapen, erakarpen, bihurketa, salmenta eta online fidelizazioko emaitzak lortze aldera.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Helburua

Marketin Digitalean landu beharreko ildoak ulertzea eta zehaztea; ez du guztiak balio, ezta gauza bera guztientzat balio ere; enpresa, proiektu eta egoera bakoitzerako onena ezagutzea eta zehaztea.

Nori zuzendua

Marketinaren eta salmentaren arloko langileak, zuzendaritzako kideak, enpresaburuak.

Programa

  • Sarrera
  • Egoeraren analisia: barnekoa eta kanpokoa
  • Lehia eta Benchmarking-a
  • Helburuak, estrategia eta taktikak
  • Markak online duen presentzia eta betetzen duen rola
  • Web-gunearen analisia: intereseko alderdiak
  • Social Media eta eduki-plana
  • Neurketa eta kontrola. Erabakiak hartzea

Aurreko edizioak »»