Featured image

Zure enpresarako AI pertsonalizatua sortu

Zure negozioan prozesuak arindu, produktibitatea handitu eta errepikakorrak diren lanak sinplifikatu nahi dituzu? Tailer praktiko honetan, OpenAI GPT teknologiarekin zure AI pertsonalizatua sortzen ikasiko duzu, eraginkorragoa izateko, denbora irabazteko eta zure enpresaren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzeko. Eta hori guztia, programazioan aditua izan gabe!

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.