Featured image

Zure datuak, zure lehiarako abantaila. BI kasu praktikoak (online)

Erabakiak azkar eta jakinaren gainean hartzea ezinbestekoa da zure enpresaren lehiakortasuna bermatzeko.

Erakunde guztiek dituzte gaur egun datu-bolumen handiak, enpresaren aktibo bat gehiago batira. Hala ere, honako hauekin egiten dugu topo:

  • Hainbat sistematan sakabanatutako informazioa
  • Intuiziozko erabakiak hartzea, datu objektiborik ez dagoelako
  • Informazio estatikoa eta eskasa lortzera bideratutako baliabide kopuru handiak
  • Helburuen barne-komunikazioa eta jardunaren ebaluazioak erraztuko lituzkeen sistemarik eza.

 

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.


Helburuak

Nola aplika dezaket BI nire erakundean Power Platformekin?

  • Erabakiak hobeto hartzeko tresnak ezagutzea.
  • Business Intelligence-k nire emaitzak hobetzen lagun dezake?
  • Business Intelligence-ren ezarpen baten arrakastaren gakoak ezagutzea


Programa

  • Business Intelligence delakoa, noiz aplikatu
  • Power Platform ekosistema - Zer da eta zertarako balio du?
    • Analisia eta bistaratzea
    • Egitura eta elkarrekintza
    • Prozesuen automatizazioa
  • Kasu praktikoen emaitzak.
    • Merkataritza Analisia
    • Ekonomia eta Finantzako Aginte Taula
    • Sistemen integrazioa
    • Aurrekontu-kudeaketa


Emaitzak

  • BI-ko tresnak ezagutzea
  • Nola aplika ditzakezu tresna hauek zure erakundean?
  • BI-ren ezarpen baten arrakastarako gakoak
  • Negozio-adimeneko kasu praktikoen emaitzak


Hizlaria

Ana García-Serrano Echezarreta (Bikai). Business Intelligence eta Kudeaketa Kontroleko aditua. 25 urteko esperientzia du zuzendaritza nagusian, merkataritzan, finantzaketan eta eragiketetan, aholkularitzan eta auditoretzan.
 

Aurreko edizioak »»