Featured image

Zure bezeroen datuetan oinarritutako eskariaren modelizazioa. Aurrea hartu bezeroek beharko dutenari!

Enpresek datu-kopuru izugarria sortzen dute etengabe hainbat kanalen bidez. Hala ere, datuek berez ez dute baliorik; horretarako, analisi zehatzaren bidez erabaki egokiak hartu behar dira. 

Eskariari aurrea hartzeak lehiarako abantaila ematen die enpresei, baita errentagarritasun handiagoa eman ere. Horretarako, datuek funtsezko zeregina dute. Saio honen bidez ikusiko dugu datuek eskaria modelizatzen lagun dezaketela. Hori lortzeko zer urrats eman behar diren ikasiko dugu eta, azken batean, gure helburuak lortzen laguntzeko zer galderari erantzun ahal diguten identifikatuko da.


Programa

  • Big Dataren hastapenak eta testuingurua
    • Definizioak
    • Erabilera kasuak eta negozio-adimena
  • Eskariaren modelizazioa eta erabilera kasuak
    • Eskaintzaren sentsibilizazioaren analisia
    • Gomendio sistemak
    • Produktua egokitzea eta pertsonalizatzea
    • Joeren analisia
    • Stocka eskariaren arabera antolatzea
  • Ezarpenerako metodologia


Nori zuzendua

Enpresa-kudeatzaileak, merkataritza-zuzendariak eta negozio-garapeneko arduradunak.


Hizlaria

Marta Navarro. Negozio digitalean eta Big Datan espezializatutako kazetaria. Gaur egun, negozio digitaleko aholkularia da VERSIAN, baita Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere. Aurretik, Account & Project Manager gisa lan egindakoa da Smartup eta Good Rebels enpresetan. Bertan tamaina, sektore eta merkatu askotako enpresen proiektuak zuzendu ditu. Halaber, Viajes Azul Marino enpresako Marketin eta Komunikazioko zuzendaria izan da.

 

IZENA EMAN

Aurreko edizioak »»