Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala
* Tailer hau Konfiantzazko zerbitzu digitalak: Eraldaketa digitalaren erronka ekitaldiaren parte da.
Tailer honen helburua da jakitea zer ziurtagiri mota dauden eta zer erakundek ematen dituzten gaur egun horrelako ziurtagiriak. Horren berri izatea baliagarri gertatuko zaizu jakiteko zein den egokiena zure jarduera profesionalerako, zure erakunderako edo zure jarduera berezirako.
Tailer honetan, parte-hartzaile bakoitzak bere gailua (ordenagailu eramangarria, adibidez) ekar dezake, eta gure inguruan gaur egun gehien erabiltzen diren ziurtagiri-motak erabiltzeko behar den guztia aurkitzen, deskargatzen, instalatzen eta exekutatzen ikasiko du.
NAN elektroniko bat edo Izenperen txartel bat baduzu, badituzu ziurtagiri elektronikoak, baina, txartelak direnez, txartel-irakurgailu bat beharko duzu ordenagailura konektatzeko. Ekarri zure ordenagailuarekin batera zure txartel-irakurgailua eta zure ziurtagirira sartu ahal izateko gakoak. NAN elektronikoa baduzu eta inoiz erabili ez baduzu, Polizia Nazionalaren edozein komisariatara joan zaitezke eta, sarreran, aurretik hitzordurik gabe, makina bat aurkituko duzu zure NAN elektronikoa sartzeko, eta, zure hatz-markaren bidez, pasahitz berria jarri edo zure NAN elektronikoa desblokeatzeko.
Halaber, baliteke euskal administrazio publikoen (BAKQ) edo estatuko administrazio zentralaren (Cl@ve) hodeiko ziurtagiri berriari buruz ere entzun izana. Ziurtagiri horiek baldin badituzu, zure sarbide-gakoak ekartzen badituzu, zure ordenagailuan edo gailuan (smartphone, tablet…) konfiguratzen lagunduko dizugu.